Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hernani, sutan blai!

Aitziber Muga - 2016(e)ko ekainaren 24a, ostirala - 07:30etan eguneratua

Las hogueras de Hernani alumbraron con llamas, humo y misterio la noche de San Juan.

Galería Noticia

Las hogueras de Hernani alumbraron con llamas, humo y misterio la noche de San Juan.

Sorginak, apaizak, iratxoak eta akerra. Guztiak atera ziren kalejiran, Hernaniko kaleak zeharkatuz arratsaldean. Bitartean, jendea pixkanaka Gurutze Santuaren plazan biltzen joan zen, Akelarrea ikusteko leku on baten bila.
Lainoek euria mehatxatzen zuten, baina arratsaldean oso tanta gutxi erori ziren eta ez ziren nahiko izan giroa pixka bat freskatzeko.
Kalejira herria zeharkatzen zuen bitartean, herriko hainbat abesba-tzek (Kantuz, Ozenki eta Hernaniko Ohitura Zaharren San Joan erronda) Kaxkoan beren emanaldiak eskaintzen zituzten. Salbea eta Hernaniko Musika Bandaren San Joan Martxa, sua piztu aurretik egondako beste bi ekitaldi izan ziren.
Atzoko beste momentu hunkigarri bat eguerdian ospatutako jaien hasiera ofiziala izan zen. Bertan, aurtengo bi talde omenduek, Xalaparta txarangak eta CD Hernanik, banderak jaso zituzten eta txupinazoa bota zuten.
Ondoren, Hernaniko Txistulari Bandak San Joan Martxa jo zuen, Kriskitiña taldeak erraldoi eta buruhandien konpartsari lagunduz, Triku Triku doinuaren airera dan-tzatu zuen. Gainera, Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleen emanaldia izan zen kalez kale.
Azkenik, Udalak adierazi zuenez, gaurko eguraldiaren iragarpena dela eta, jai egitarauaren bi ekintza lekuz aldatuko dituzte eta Atsegindegi plazan egingo dira. Ekintza hauek dira: 19.30ean Amher elkarteak antolatutako kulturen arteko musika emanaldia (aerorrunba) eta 23.00etako gazteentzako dantzaldia.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902