Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Legorretako Pikuk Taldeak kirol materiala jarri du salgai

Viernes, 24 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

legorreta- Legorretako Pikuk Kirol Taldeak txirrindularitzarako mailot eta kuloteak salgai jarri dituzte. Bederatzi produktu erosi ahalko dira, maila normalean eta elitean bereizita. Horrela, manga motzeko eta luzeko mailota, kulote motz eta luzeak egongo dira eliterako edo ohikorako. Txaleko mixtoa ere egongo da salgai. Interesa dutenek hilabete honen amaiera arte, ekainak 30, izango dute epea liburutegian eskaera egin ahal izateko. - M.A.

lazkao- Igande honetan, Uzturre mendira irteera antolatu du Lazkaoko Amalur Mendi Elkarteak. Goizeko 8.30ean Itzala tabernatik abiatuko dira eta itzulera 14.30 inguruan izango dela aurreikusten dute. Izena emateko azken eguna gaur da, eta 657 722 131 telefono zenbakira deituz edo amalur.me@gmail.com helbide elektronikora idatziz eman beharko da. Elkarteak eta ikastolak ikasturte honetan antolatutako 19. mendi irteera izango da. - M.A.

ordizia- Para la temporada 2016-2017 el presupuesto de Ordizia Kirol Elkartea será de 365.380 euros. Los socios dieron el visto bueno al presupuesto en la asamblea anual. En cuanto al gasto, se prevé que ascenderá a 364.845 euros. A parte de hablar de números, en la asamblea se reconoció los triunfos que han conseguido los equipos, destacando el logro del Cadete Femenino, equipo que ha ascendido a División de Honor. - M.A.

zaldibia- Eskolako haurrei zuzenduta, buztin tailerra antolatu du Zaldibiako Beti Gazte elkarteak astelehenerako. 11.00etatik 13.00etara aukera izango dute gaztetxoenek buztinezko irudiak egiteko. Iazko modura, Arantxa Munitaren lagun-tzarekin kontatutako dute. Umeekin batera jolastea gustokoa izango dutelakoan, aiton-amona eta gurasoei ere zabaldu nahi die gonbidapena eta tailerrean parte hartzeko eskatu dute. - M.A.

ataun- Astelehenean, arratsaldeko 19.00etatik 21.00etara odola emateko aukera egongo da Ataungo Joxemiel Barandiaran Eskolan. Antolatzaileek nabarmendu dute “oso garrantzi-tsua” dela odola ematea. Deialdia luzatu nahi izan dute eta odola ematen dutenek haien ingurukoei ere deialdi honen berri emateko eskatu dute. Horrez gain, Odol Emaileen Elkarteko kidea izatera animatzeko gonbita ere zabaldu nahi izan dute antolatzaileek. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902