Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kirol egokitua ezagutu eta probatzeko aukera egongo da bihar Beasainen

Antzizar kiroldegian eta kantxan 11.00etatik 14.00etara hainbat kirol probatzeko aukera egongo da

M. Aranburu - 2016(e)ko ekainaren 24a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Jurgi Olasagasti, Elena Ruiz zinegotzia, Goizane Alvarez, eta Aitor Aldasoro, Antzizar Kiroldegiko arduraduna, aurkezpenean.

Galería Noticia

Jurgi Olasagasti, Elena Ruiz zinegotzia, Goizane Alvarez, eta Aitor Aldasoro, Antzizar Kiroldegiko arduraduna, aurkezpenean.

beasain- Beasain kirol egokitua probatu eta ezagutzeko topagunea bihurtuko da bihar, 11.00etatik 14.00etara bitartean. Hainbat kirol gerturatuko zaizkie herritarrei eta, besteak beste, gurpildun aulkiko saskibaloia, saskibaloia, boccia, esgrima gurpildun aulkian, judoa, slaloma, arku tiraketa, gurpildun aulkiko pala eta pala egokituan aritu ahalko dira hala nahi duten herritarrek. Kirol horiek ezagutu ahal izateko Beasaingo kirol taldeen lagun tza izango dute, eta era berean, zalantza eta kirol horren ezaugarriak ere azalduko dituzte. Adibidez, saskibaloiari dagozkion ekintzak BKL saskibaloi taldeak gidatuko ditu, eta beste taldeek ere ildo berdina jarraituko dute. “Gure ustez, garrantzitsua da herriko elkarteetako jendeak ere errealitate horren jabe izatea. Horrek besteen lekuan jartzea ahalbidetuko die, eta sentsibilizazioa ere areagotuko du”, esandu Aldasorok. Antzizar kiroldegian eta bertan dagoen kantxan izango dute zita.

Bi helburu nagusi ditu lehen aldiz Beasainen egingo duten egitasmoak: batetik, urritasuna duten pertsonak dauden kirol aukerak ezagutzea eta kirolera gerturatzea da;eta bestetik, edozeinek kirol esperientzia berriak bizitzeko aukera izatea. Aitor Aldasoro Beasaingo alkatearen hitzetan biharko festa “tresna ezin hobea da pertsonaren garapenerako”. Herritarrak sentsibilizatzea eta ezintasun hori duen pertsonak gizarteratzerakoan inolako arazorik ez izatea bilatu nahi dute ekintza horren bitartez.

Urritasunen bat duten pertsonek dauden kirol aukerak ezagutzea eta kirolera gerturatzea da ekintzaren helburua

Jurgi Olasagasti Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioko arduraduna da, eta ez du aurkezpena galdu nahi izan. Haren esanetan, “zer hobeto urritasun mota desberdinak dituzten pertsonen egoeran jartzea, egon daitezkeen egoera desberdin batzuk ezagutu eta sentitu ahal izateko”. Horrez gain, urritasuna duten pertsonek ere aukera izango dute kirolean aritzeko: “Haiek dituzten urritasunak albo batera utzi eta beraien gaitasunak ikusteko kirol desberdinetan”, berretsi du arduradunak. Era horretan, alde positiboari balioa eman nahi diote, eta gaitasunak nabarmendu eta indartu nahi dituzte ahuleziei garrantzia eman beharrean.

Jardunaldia herritar edo interesa duen guztientzako zabalik dagoela nabarmendu du Aldasorok, eta ”esperientzia hori bizitzeak beste ikuspegi bat” ematen duela gaineratu du.

“Ekintza anitz egongo dira aniztasuna bultzatzeko”, azaldu du Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendariak. Alvarezen ustez ez da horren ezaguna kirol egokitua, eta “probatzen ez dena ez da ezagutzen, eta ezagutzen ez dena ez da maitatzen”, azaldu du. Kirola pertsona guztientzakok eskubide bat dela agertu du eta biharkoa herritar guztiek aprobetxatzeko aukera aproposa dela esan du. “Beste errealitate bat ezagutzeko bidea izango da”. Aitor Aldasoro ere iritzi berekoa da: “Besteen azalean jartzea beti da betegarria;adarrak bazter guztietara iristen direnean arnasa hobeto hartzen da”, gaineratu du Beasaingo alkateak. Olasagastik adierazi du kirol egokitua Gipuzkoara zabaltzea dutela helburu. “Irunen ere duela gutxi antzeko ekintza bat egin genuen”.

Datuei erreparatuz, Gipuzkoan zenbait kirol egokitutan 400 lizen-tzia inguru daudela argitu du Federazioko kideak, hala nola, saskibaloian, esgriman eta futbolean. Goierriko eskualdeari dagokionean, baina, errealitatea bestelakoa dela gaineratu du. “Hemen inguruan kirol egokituko oso lizentzia gutxi daude”. Horregatik, hurrengo pausoak horrelako ekintza gehiago antola-tzea dela esan du, kirol egokitua normaltasun baten barruan praktikatu ahal dezaten. Ekintza, beraz, urritasunen bat dutenentzako zuzendua dagoela eman dezakeen arren, guztientzako baliagarria dela nabarmendu dute hirurek.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902