Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Erre, erre!

Maddalen Iriarte - Viernes, 24 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

solstizioaren ospakizunarekin tokatu zait aurten agur esatea. Aurreko egunetan ikusten hasiak gara, egur zaharrak, urtean zehar apuntez betetako orriak... erretzeko prest. Liburuak ere ikusi ditut, eta iradoki ere iradoki zait inguruan, pasa berria den kurtsokoak erretzeko parada egokia izan daitekeela gaurkoa. Ezin ditut liburuak erretzen ikusi. Beti datorkit burura Ray Bradburyren liburuan suhiltzaileek liburuak kalera atera, multzoak egin eta eretzen zituztenekoa. Ez irakurtzeko, ez pentsa-tzeko, ez ideia propiorik izateko. Fahrenheit 451 gradutan erretzen da papera. Horrela du izana, badakizue, bere nobelak.

Ez dago halako su piztailerik gure inguruan, ikasturtean liburuaz aspertu den ikasleaz harago, baina behar handirik ere ez, beste baliabide batzuk badaudelako pentsatutakoa, zabaldu nahi dena, azken batean gure askatasuna, murriztu eta zigortzeko. Mozal legea datorkit burura, Herritarren Segurtasunerako legea omen dena. Nire lankide askorentzat isun eta zigorrerako izan dena, beldurtzen duena, tontotu nahi gaituena, liburuak erreko balizkigukete bezala.

Ez dakit zer gertatuko den gaur Erresuma Batuen, ez igandean Espainiako Gorteetako hauteskundeetan. Batetik eta bestetik espero dudana da beste herri eredu bat sortzea, beste Europa eredu bat. Herritarrak zapalduko eta baztertuko ez dituena, Mediterraneoan itotzen utziko ez dituena.

Sua egin nuen atzo. Erre nituen aspertuta, anestesiatuta, lozorroan nahi nautenek igorritako mezuak;erre nituen libre izaten uzten ez nauten ezarritako legeen izpirituak. Izpiritu txar guztiak.

Itzuli nintzen etxera ke usaina hezurretara sartuta sinetsiz oraingoan bai, oraingoan erreko zirela hain egoista egiten gaituzten joera eta jarrerak.

Gozatu udaz. Minutu bakoitza dastatu. Izpiritu gaiztoak oraindik erre ez baditut ere, hori opa dizuet bihotzez.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902