Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sua saltatu baino, dantza egingo diote inguruan

Ibarrako San Joan bezperako ospakizunean garai bateko kanpai-joleak gogora ekarriko dituzte

2016(e)ko ekainaren 23a, osteguna - 06:14etan eguneratua

Ibarra- Herri eta auzo askok piztuko dituzte suak gaur iluntzean, eta Ibarran ere Hauspoa Kultur Elkarteak gau ahaztezin bat antolatu nahi izan du herriko bizilagunentzat, baita gerturatu nahi duen inguruko herrietako ororentzat ere.

20.00etan emango diote jaiari hasiera afari herrikoi batekin. Parte-hartzeko norberak bere janaria eta edalontzia eraman beharko ditu, baina Hauspoak jarriko ditu mahai, aulki eta noski, sagardoa.

Afalostean, 21.30ean, kanpai-hotsak entzungo dira elizako kanpaidorretik, garai bateko kanpai joleak gogoratu nahiean.

Eta azkenik 21.50ean San Joan Sua piztuko dute eta inguruan dantza egiteko aukera izango dute anima-tzen direnek.

Antolakuntzak gogoratuarazi nahi die parte-hartzaileei dena den, suaren gainetik salto egiteko oinetako itxiak eramatea beharrezkoa dela, eta afaldu ostean mahai eta aulkiak jaso behar direla. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902