Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kultura tailerreko obrek jauregia bete dute

135 ARTISTEK | Tolosako kultur etxeko hainbat tailerretan eginiko lanak ikusgai jarri dituzte Aranburu jauregian

2016(e)ko ekainaren 23a, osteguna - 06:14etan eguneratua

Familia gazte bat erakusketako gela batean argazkiei begira.

Galería Noticia

Familia gazte bat erakusketako gela batean argazkiei begira.

Tolosa- Ikasturte osoan zehar arte zenbait tailer landu dituzte tolosarrek kultur etxean, eta udarako oporrak hasi aurretik urte honetan eginiko artelanak plazaratu dituzte beste behin. Erakusketa uzailaren 9a bitartean egongo da ikusgai Aranburu jauregian, jaiegun eta astelehenetan izan ezik, 17.30etik 20.30era.

135 artista, 135 obra berri dira aurten protagonistak. Zazpi eskulan, 15 argazki, 15 ehoziri, 26 zeramika eta 72 margolan. Badirudi Tolosan pintura dela protagonista herritarren artean. Udara hasierarekin batera, tailerretan egin dituzten lanen artean gustokoen dutena aukeratu dute orain bizilagunek goza ditzaten Aranburu jauregian. Iada ez da patata tortila eta ogitartekorik egongo inaugurazioan bezala, baina ziur jendetza animatzen dela herrikoen arteari begiratua egitera. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902