Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Merkataritzan “erreferente” izaten segi nahi du Ordiziak

Herriko II. Merkataritza plana martxan da eta hiru urteko epea izango du

M. Aranburu - 2016(e)ko ekainaren 23a, osteguna - 06:14etan eguneratua

Josi Iturrioz, Jose Miguel Santamaria, Esti Ruano eta Aitor Velazquez, II. Merkataritza plana aurkezten.

Galería Noticia

Josi Iturrioz, Jose Miguel Santamaria, Esti Ruano eta Aitor Velazquez, II. Merkataritza plana aurkezten.

ordizia- Ordiziako II. Merkatari-tza plana abian da eta helburu nagusietako bat herriko sektorea eskualde eta inguruko beste herrientzat “erreferente” izaten jarraitzea da. Hala azaldu dute Jose Miguel Santamaria alkateak, Josi Iturrioz zinegotziak, Esti Ruano Ordizian elkarteko presidenteak eta Aitor Velazquez teknikariak planaren aurkezpenean. Horrez gain, ordea, baditu beste helburu batzuk. Hala nola, egitura komertzialaren kalitatea eta aukera hobetzea, eskaintza eskaerara egokitzea, ostalaritzan elkarlanerako dinamika positiboa sortzea, saltokien kopurua handitzeko neurriak hartzea, azoka edo ekitaldi berezietan probetxu handiagoa ateratzeko egitasmoak egitea eta, azkenik, Udala eta elkartearen bitartez, ingurune komertzialean dinamika positibo bat mantentzea dira.

2010. urtean jarri zuten martxan I. Merkataritza plana eta hiru urteko iraupena izan du. Lehenengo plan hura oso baliagarria izan dela agertu du Santamariak eta aurreikusi ziren ekintza eta proiektu gehienak egin direla.

Lehen plan orokorraren emaitza nagusietako bat Ordizian elkarteko bazkideen kopuruaren handitzea izan da: 60 bazkide inguru izatetik 100 inguru izatera pasa dira. Sare sozialetan herriko saltokien presen-tzia handitu dela ere nabarmendu dute. Bestalde, komunikazioari bultzada bat eman nahi diote plan honen bidez, Ordiziako merkatari-tzaren balioei, eskaintzari, abantailei eta kolektiboko komunikazioari indarra emanez.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902