Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hori bai fitxajea!

itzurun konpartsak buruhandi bat gehiago izango du hemendik aurrera, urketariarena, eta jantzi berriak ere estreinatuko ditu

Erreportajea Arantzazu Zabaleta. Argazkiak Ruben Plaza - 2016(e)ko ekainaren 23a, osteguna - 06:13etan eguneratua

Urketaria, gaztetxoei bostekoa ematen.

Galería Noticia

Urketaria, gaztetxoei bostekoa ematen.

Arropa berriak soinean, margo koloretsuak aurpegian eta lagun bat gehiago ondoan. Itzurun konpartsako buruhandiak indarberrituta aterako dira Aste Nagusian hiriko kaleetara, zortzi erraldoien aurretik txikitxoen atzetik korrika.

Orain arte hamahiru ziren puxikak astin-tzen zituztenak: hirian ospatzen diren festen omenezko bost bikote (neska eta mutila) eta Danborradaren ordezkari moduan, hirukote bat: kantinera, sukaldaria eta danborjolea. Aurten laukote bihurtuko dira, urketaria ere izango baitute ondoan. Festetan ere parekidetasuna bultzatzeko eta bermatzeko bidean beste pausu bat dela nabarmendu zuen atzo Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziak.

Urketaria ezagutzeko aukera izan zuten atzo Zuloaga plazan egin zuten aurkezpenera gerturatutako gaztetxoek. Puxikarik gabe, bostekoa eman zieten buruhandiek txikiei eta, modeloen antzera desfilatu ere egin zuten aurten estreinatuko dituzten jantzi koloretsuak erakusteko, baita margotu berri dituzten aurpegiak luzitzeko ere.

Donostiako Belle Époque garaia islatzen duen bikotea atera zen lehenengo, 1920ko hamarkadan hiritik paseatzen zuen bikote aberats baten jantziak soinean. Soineko elegantea neskak, traje hori dotorea mutilak eta bastoia eskuan. Inauterien ordezkari gisa, Arlekin eta Pierrot distiratsu agertu ziren ondoren. Kaldereroak ordezkatzen dituen neskak soineko berdea estreinatuko du eta mutilak txanpon pila bat izango ditu zintzilik. Iñude eta artzainen konpartsako jantzi berak sortu dituzte jai hori islatzen duten buruhandientzat eta Santo Tomas eguneko azokaren izenean, emakume baserritarrak ere gona berria izango du soinean, gorria;bikoteak, mila marradun galtzak eramango ditu. “Olen-tzero!”, oihukatu zuten gaztetxoek buruhandia ikustean.

Danborradaren hirukoteak itxi zuen desfilea: sukaldariak zapi berria izango du lepoan eta danborjoleak Gaztelubideko soldaduen jantzia eramango du. Haien atzetik agertu zen aurtengo fitxajea: jantzi berdea, mantala txuria eta zapia buruan korrika atera zen San Telmoko atetik urketaria.

Dravet sindromea

Donostiako Festak sailaren bitartez, Udalak ordaindu ditu traje berriak eta aurpegiak konpondu eta berriz ere margotzea, 3.000 euro inguruko aurrekontuarekin (buruhandi bakoitzarentzat bi traje prestatu behar izan dituzte). Alfonso Gurpegui Festetako zinego-tziak onartu zuen trajeak zaharkituta zeudela eta berritu beharra zegoela, eta aukera aprobetxatu dute berrikuntzak ere egiteko.

Buruhandi berri bat izateak hari bizitza emateko bi pertsona gehiago behar izatea suposatzen du, baina Itzurun konpartsako kideek arazorik ez dutela izango espero dute. 60 bat kide ditu konpartsak gaur egun eta guztiak behar izango dituzte Aste Nagusian egunero-egunero kalera dantzatzera ateratzeko. Euskal Jaietan ere ateratzen dira azken urteotan.

Atzoko aurkezpenean, gainera, aurten ere Dravet sindromea duten umeen fundazioaren alde salduko duten kamiseta aurkeztu zuen Itzurun konpartsak, Ekimen Erraldoia lemapean. Super Amarako dendetan eskuratu daiteke, 10 euroren truke, eta lortutako dirua gaixotasun horren inguruko diagnosia hobe-tzeko erabili nahi dutela azaldu zuen Félix Lucas fundazioko kideak. Iaz ia 1.500 kamiseta saldu zituzten eta aurten kopuru hori gaindituko dutela espero dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902