Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Suaren magia gaur iritsiko da

San Joan gaua herri askotan ospatzen den arren, Toki gutxitan dauka

Hernanin duen xarma eta ospea. Gainera jaiak astelehena arte iraungo du

Aitziber Muga. Javi Colmenero - 2016(e)ko ekainaren 23a, osteguna - 06:13etan eguneratua

Akelarreko partaideak, suaren inguruan.

Galería Noticia

Akelarreko partaideak, suaren inguruan.

Ordu gutxi falta dira gaur San Joan sua pizteko, Hernaniko urteko zita garran-tzitsuena iristeko hain zuzen . Baina lehenago hernaniarrek sanjoanei hasiera emango diete eguerdian Xalaparta txarangaren eta CD Hernaniren eskutik, eta bost egunetako jai egitarau oparoa hasiko da.

Horretarako, gaur udaletxeko balkoian, bi talde omenduek banderak jasoko dituzte eta Hernaniko Txistulari Bandak San Joan Martxa joko du. Aldi berean Kriskitiña taldeak, erraldoi eta buruhandien konpartsari lagunduz, Triku Triku doinuaren airera dantzatuko du. Ondoren, Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleen emanaldia izango da kalez kale.

Urtero bezala, Udaleko Babes Zibileko Sailak, San Joan jaiak ahalik eta ondoen bizitzeko, arauak errespetatzea eskatu du. Adibidez, Gudarien plazako suaren inguruan gogora ekarri duenez, Hernaniko Kaxkoko eraikin askok egurrezko egitura eta material honetako elementu asko dituztenez, sua zabaltzeko arrisku handia dago. Hori dela eta, suaren inguruan egiten diren ekitaldiak bukatu ondoren, 23.00etan, udal langileek sua itzaliko dute eta geratuko diren hondakinak jasoko dituzte. Honenbestez, hauen lana erraztea eskatu dute.

Horretaz gain, hona hemen ikusleentzako gomendioak: “Ez bota ezer sutara” eta “Errespetatu ikusleen-tzako eremua. Ez sartu hesien bitartez mugatuta dagoen segurtasun eremuan”.

Bestalde, Udaletik iragarri dutenez, San Joan jaietan larunbatean, igandean eta astelehenean sokamuturra egingo da 7.30etik 9.00etara. Ibilbidea hau izango da: Gudarien plaza, Andre kalea, Felipe Sagarna Zapakalea eta Kale Nagusia.

Horregatik arretaz jokatzeko neurriak hartzeko eskatu du Udalak;alegia, ataria barrutik giltzatua egotea kalteak saihesteko eta bizilagunak kalera ez ateratzea ekitaldiak irauten duen bitartean.

Era berean, komertzio eta lokalei ere jakinarazpen berdina egin zaie dagokien neurriak har ditzaten ekitaldiak sor ditzakeen kalteak ekiditeko.

Baita ere, gogorazi du 16 urtetik beherakoek ezingo dutela 2016ko San Joan jaietako sokamuturrean parte hartu, honela agintzen baitu Zezen Ikuskizun Tradizionalaren Dekretuak.

Azkenik, Udalak eraso sexistak gaitzesteko kanpaina bat abian jarri du eta Txosnen Batzordearen hitzarmenean Eraso Sexisten aurkako Protokoloa txertatu dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902