Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Zerbait jakingo dute .

Jueves, 23 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Aiarra naizen arren, Mexikon igaro dut azken urtea, eta tartean harrapatu ditut bi hauteskunde garaiak, biak Espainiako Gorteetakoak. Oso argi nuen hasieratik botoa emango nuela, horretarako eskubidea dudalako, eta euskaldunok Espainian zer ordezkaritza izan behar dugun erabaki nahi dudalako: hemen egon ala han.

Ezinezkoa izan da, ordea, niretzat bozka ematea. Abenduko hauteskundeetarako ez ziren garaiz iritsi boto-paperak hemengo posta zerbitzuko bulegora, eta ezin izan nuen bozka eman. Egun batzuk falta dira ekainaren 26ko hauteskundeetarako ere, eta duela sei hilabeteko egoera berean nago.

Azalduko dizuet zer lan hartu ditudan botoa eman ahal izateko, nahiz eta, halere, ez didaten aitortu aukera hori. Queretaron bizi naiz ni, eta Mexiko Hirira bidaiatu behar dut, Espainiak Mexikon duen enbaxadan eskaera egiteko;autobusez sei orduko bidaia da hori. Hiru joanean, hiru etorrian. Horri bertan pasatu behar den denbora gehitzen badiogu, ia egun osoa hartu behar da eskaera egin ahal izateko. Bada, joan nintzen ekain hasieran bigarren aldiz eskaera egitera, eta bertako langileek garbi esan zidaten: “Zorte on, eta ea iristen zaizkizun boto-paperak”. Han egiten duzu eskaera, eta izapideak betetzen dituzu;eta, teorian, etxera bidaltzen dizkizute boto-paper guztiak. Izatez, garaiz, botatzeko aukera izan dezazun. Bada, ekainaren 21a zen botoa korreoz emateko azken eguna, eta egunero posta zerbitzu bulegora bisita egin arren, alferrik, hara ez baita ezer iritsi. Ekainaren 24a bitartean enbaxadan eman dezaket botoa, baldin eta iristen bazaizkit ostiralerako boto-paperak. Berriro Mexiko Hirira joateko prest nago, ez dut itxaropenik galdu nahi azken unera arte.

Zer esango dizuet nik… bidali izan ditut opariak, gutunak eta abar Euskal Herrira, eta ez dut halako arazorik izan. Gero eta argiago ikusten dut Espainiako Gobernuari ez zaiola interesatzen atzerrian bizi diren pertsonek boza ematea. Ederki jakingo dute atzerrian bizi diren pertsonak ez direla jardunean dagoen gobernuaren alde-aldekoak. Jakingo dute beraien murrizketa eta neurrien ondorioz mugitu behar izan dutela askok Espainiatik, eta jakingo dute hobe dela gure bozkak jaso ere ez egitea. Zerbait jakingo dute. Hori erakutsi didate niri.

A los que tenemos una edad, lo de Fernandez Díaz nos evoca el caso Watergate. ¿Saben cómo acabó? Con la dimisión del presidente Richard Nixon. Pues eso.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902