Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Koldo Ordozgoiti Idazlea

“Euskaldunen erresilentziaz hitz egiten du liburuak, gure gizarteak arazoei aurre egiteko duen gaitasunaz”

Bordeletik Buenos Airesera emigratutako hamaika familiren istorioaz baliatuz, Ordozgoitik euskaldunen bilakaera soziopolitikoa erretratatu du liburu batean

Ane Sanz - 2016(e)ko ekainaren 22a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

Koldo Ordozgoiti.

Koldo Ordozgoiti.

Galería Noticia

Koldo Ordozgoiti.

Tolosa. Koldo Ordozgoiti errenteriarra Tolosan izan zen bere azken liburuaren aurkezpenean. El viaje de Xabiertxo: el último paquebote,Ekin argitaletxea eta Amazonen eskuragarri.Bordeletik Buenos Airesera irten zen azken itsasontziko 43 emigranteen bidaia du ildo, non gehienak euskaldunak ziren. Xabiertxo, Ixaka Lopez-Mendizabal idazle ospetsuaren semea, Ordozgoitik kontatu nahi izan duen istorioaren protagonistetako bat da. Liburua bidaia honetaz baliatzen da 1936 eta 1942 bitartean euskaldunen ibilbide politiko eta soziala tentuz deskribatzeko.

Zer dela eta hautatu zenuen Tolosa liburuaren aurkezpenerako?

-Liburu honek harreman zuzena du Tolosarekin neurri handi batean. Bidaia horretan Ixaka Lopez-Mendizabalen emaztea eta hiru seme alabak doazelako alde batetik, beste zeinbait tolosarrekin batera. Eta bestetik, liburuan kontatzen den Euskal Pizkundearen garapenean Tolosa gune nagusienetariko bat izan zen, Ixakak eta bere argitaldariak paper oso garrantzitsua jokatu zutelarik.

Izenburua Xabier gaztearen presentzia soilagatik aukeratu ez duzunaren susmoa dut.

-Liburu honek nolabait Xabiertxoren istoria ixten duela iruditu zitzaidan. Belaunaldi askok ondo ezagu-tzen dute Ixaka Lopez-Mendizabalek bere semeari dedikatu zion liburua, urte eta urtetan zehar euskara irakasteko erabilia izan zena. 1925ean argitaratu zen lehen aldiz eta 1936an Tolosako plazan erre zuten bere idazlearen argitaldegiko beste hainbat libururekin batera. 1941ean Ixakak Buenos Airesen Euzko Deiaren faldoi moduan argitaratu zuen berriro ere 1941ean, eta liburu moduan 1943an. 1951 urtean hemen edizio klandestino bat argitaratu zen arte ikastoletan ezkutuan euskara erakusteko. Bidaia luzea izan zuen liburuak, eta ni kontatzera noana ere Xabiertxoren ibilbidearen parte dela iruditu zitzaidan.

Noiz eta nolatan izan zenuen liburuan jaso duzun istorioaren berri?

-2000. urtean Xabier Lopez-Mendizabal zenaren dokumentu bat iritsi zen nire eskuetara. Hamahiru orrialdetako fotokopia bat zen;1940ko abenduaren 10ean itsaso zabalean zeudela La Platako ibaira sartu aurretik altxa zen akta baten fotokopia. Bertan Bordeletik Buenos Airesera 43 lagunek egin zuten bidaia luzea kontatzen zen, Argentinara iristeko gauzatutako kontaktuak, mugimenduak, finantziazioa eta abar. Bere horretan aktak biltzen zuena sekulako istorioa iruditu zi-tzaidan, eta 2007an Oarso urtekarian argitaratu nuen. 2010ean dokumentua sakonago lantzen hasi nin-tzenean konturatu nintzen bidaia hartan egondako bost lagun bizirik zeudela. Hauekin hasi nintzen historia berreraikitzen eta bitartean dokumentuak pilatzen.

Jaio zen ideiarekin bat egiten al du argitaratu berri duzun lanak?

-Proiektuari ekin nionean, Bordeletik irten ziren 43 lagun horiek Buenos Airesera iritsi zireneraino bizitakoetan sakontzea nuen helburu. Xabiertxoren istorioa kasu honetan, badelako Xabiertxo liburuaren beste istorio bat. Baina bitarte horretan lortutako informazioa, dokumentuak eta testigantzak direla medio, azkenean lana potolotu egin da. Eta berez izugarria iruditu zitzaidan ideia batek, 1936tik 1942rako ibilbide guztia zehaztasunez kontatzeko aukera eman dit. Istorio asko elkargurutzatzen dira bidean, agian ez 43 baina bai hamaika, eta hauek atzetik dakarten guztiak ibilbide politiko hura eta erakundeen arteko harremanak sakonean kontatzeko aukera eman didate.

Aurkezpenean Xabier Lopez-Mendizabalen alabak, Miren Lopez-Mendizabal, liburua gogorra zela adierazi zuen. Hitz gutxitan, nola deskribatuko zenuke?

-El viaje de Xabiertxok herri euskaldunaren erresilentzia gaitasuna kontatzen du. Gure gizarte honek arazoei aurre egiteko duen gaitasuna. Oso momentu latzak daude, herio-tzak, fusilamenduak, liburuen erreketak. Baina batez ere izugarria iruditu zitzaidan gizon emakume hauek guztiak nola lortzen duten arazoei buelta ematea. Eta ez hori bakarrik, baizik eta gizarte berri bar sortzea lortzen dutela eta aurrera jarraitzea. Fenix hegaztia bezala, errautsetatik birjaiota. Ez zuten euskal kultura akabatu, baizik eta indartu. Liburuaren mezua, Xabiertxoren ipuineko kontakizun bateko lemarekin azaltzen dut beti: elkartasuna indarra da, izan hau beti gogoan. Neurri batean belaunaldi eta gizarte horrek aurrera egin ahal izan bazuen, besteak beste, elkartasunari esker izan zelako.

Gipuzkoako txoko bat.Berastegi, nire amaren herria eta neurri batean nire herria dena ere.

Hondartza gustukoena. Hendaiakoa, gure familiaren hondartza izan delako beti, emaztearekin eta umeekin beti bisitatu duguna.

Paisaia idiliko bat. Donostiarekin geratuko nintzateke.

Mendi ederrena Aiako Harria.

Festa bat. Madalenak. Momentu eta edade oso ezberdinetan bizi izaten dituzu, eta nahiz eta orain beste lasaitasun batekin bizi ditudan, Madalenak beti festa izugarriak dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902