Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Irisarriko bestak ospatuko dituzte

Ortzegunetik igandera hainbat ekitaldi antolatuak Irrisarri Land-en

Miércoles, 22 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:09h

igantzi- Irisarriko bestak ospatuko dituzte ekainaren 23tik 26ra Irrisarri Land-en. Ortzegunean 10.00etan Bidasoko anfitrioien bilkura eginen dute. 12.00etan aperitiboa eskainiko dute. 18.00etan txupinazoa botako dute. 22.00etan San Juan sua piztu eta suaren gainean salto egiteko aukera izanen da.

Ortziralean 08.00etan diana joko dute. 10.00etan San Juan Xarren ohiko meza izanen da eta inguruko herrietako hainbat bisitari espero dituzte. Igantziko dantzariek ere beraien saioa eskainiko dute. 14.00etan agintarien bazkaria izanen da. 16.00etan palio lasterketako zozketa eginen da. 21.00etan bertso afaria.

Larunbatean 08.00etan diana. 11:0.etan herri kirol erakustaldia izanen da 14.00etan herri bazkaria. 17.00etan dantzaldia. 18.00etan II. Palioa, zaldi lasterketa eginen da. 22.00etan kontzertua.

Igandean 08.00etan diana. 11.00etan Yrisarriko II. Artzain zakur txapelketa jokatuko da. 17.00etan dantzaldia. 18.00etan Yrisarriko II. Mus txapelketa nagusia jokatuko da, bestak bukatzeko. - A.A.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902