Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur amaituko da Bixi-Bixiren denboraldia

Guztira, 306 saio daramatza Segura Irratiko Bixi-Bixi saioak. Gaur, 12.15etan 9. edizioari amaiera emango diote

2016(e)ko ekainaren 22a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

segura- Gaur, 12.15etan hasiko dute Segura Irratian aurtengo Bixi-Bixi irratsaioko azken saioa Segura Irratian. Aurtengo denboraldiarekin 9. edizioa beteko du eta segurarrak eta herriko San Joanak izango dituzte protagonista. Besteak beste, Eñaut Telleria alkatea, Laureano Telleria, Eluska Gerriko, pilota kontuez Patxi Etxeberria, Joxe Mari Telleria Kriseilu txistulari taldearen arduraduna, Julen Telleria herriko koruko zuzendaria, Txirrindulari elkarteko ordezkariak, Eñaut Arretxe dantza taldeko kidea eta Joseba Telleria kuadrilen arteko ekimenen sustatzailea izango dira gonbidatuak.

Guztira, 306 saio beteko ditu gaur Bixi-Bixik. Ibilbide luzean jende ugari pasa da Segurako estudiotik. Hitz edo Irri euskaraz elkarri Segurako euskara elkarteak bultzatuta eta Segurako Udalaren babesean sortu zen, eta Segura IrratianFM 89,2an, entzun daiteke saioa asteazkenero, zuzen-zuzenean ordubeteko iraupenarekin. Horrez gain, ostegunetan 19:00etan eta igandetan 8:00etan berriz ere irratsaioa entzuteko aukera dago. “Euskara biziberritzea eta sustatzea du helburu Bixi-Bixik”, azaldu dute irratsaioa asteazkenero egiten dutenek. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902