Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskararen alde tzipa egiteko aukera Lesakan

San Juan bezperarako besta egitarau zabala prestatu du aurten ere Euskara Batzordeak

Miércoles, 22 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:09h

Plaza inguruan afaltzeko aukera izanen da aurten ere.

Plaza inguruan afaltzeko aukera izanen da aurten ere. (A.AROTZENA)

Galería Noticia

Plaza inguruan afaltzeko aukera izanen da aurten ere.

lesaka- San Juan bezperarako ekitaldia antolatu du aurten ere Lesakako Euskara Batzordeak, Euskarak tzipa eginak!goiburupean. Ortzegunean 18.30ean hitzaldia eskainiko du Egoitz Telletxea Etxeparek Alhondigako arkupetan, San Juan bezperako ospakizunak: San Juan putzu izenburupean. 19.30ean, ohitura zaharrak berreskuratuz San Juan Putzu eginen dute Onin errekan. Lesakar guziak euskarak tzipa egiteko deialdia egin dute batzordetik, eta aldatzeko arropak eramateko eta nahi izanez gero, urez betetzeko edozein ontzi eraman daiteke.

20.00etan eginen da ekitaldi nagusia plaza Zaharrean. Lesakako trikitilariek Biziberrituz euskara kanta eskainiko dute eta egunaren inguruko adierazpena irakurri eta sua-piztuko du 25. urteurrena ospatzen ari den Bortzirietako Bertso Eskolak.

Euskara Batzordeak hiru su piztuko ditu plaza inguruan eta horietaz bakarrik arduratuko da.

Segidan, Lesakako dantzak dantzatzeko aukera izanen da Ezpatadantzari taldeko neska eta mutilek lagunduta. 21.00etan herri afaria izanen da, norberak bere afariak eraman beharko du. Euskara Batzordeak mahaiak eta aulkiak jarriko ditu plazaren bueltan. Afaria etxean prestatu eta plazan afaltzeko modua izanen da, baita edariak eta bokatak eskuratzekoa aukera ere. Afariaren ondotik, zozketa mundiala eginen da. 21.30etik 23.30era dantzaldia izanen da Gabenara taldearekin. - A.A.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902