Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bere hiru traineruen aurkezpena egingo du bihar Hondarribiak

San Juan bezperako jai ekitaldien baitan izango da, 20.15ean hasita, Kai Zaharrean

Xabier Sagarzazu - 2016(e)ko ekainaren 22a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

Hondarribiako emakumezkoak arraunean

Galería Noticia

Hondarribiako emakumezkoak arraunean

hondarribia- Bihar San Joan bezpera da eta ohi bezala, zenbait jai ekitaldi antolatuko dira Hondarribian. Horien artean nagusiena, Hondarribia Arraun Elkartearen hiru traineruen jendaurreko aurkezpena izango da, 20.15ean hasita, Kai Zaharrean.

Aurretik, 20.00etan, Hondarribiko Hiria Musika Banda kalez-kale ibiliko da San Joan Zortzikoa joaz eta jarraian helduko da arraunlarien aurkezpena.

Han izango dira igandean Sevillan Euskadi-Basque Country bandera irabazita ACT Liga bikain hasi zuen lehenengo taldea, eta baita aurten ARC-1 Ligan lehiatuko den gizonezkoen B trainerua. “A taldeak puntan egoteko helburua du eta bigarren trainerua, oso gaztea eta etxeko arraunlariek osatua, maila mantentzeko helburuarekin itsasoratu da aurten”, esaten zuen atzo Edorta Kanpandegik, Hondarribia Arraun Elkarteko gerenteak.

emakumeak, bueltanBiharko aurkezpeneko berri pozgarria emakumezkoen Ama Guadalupekoa traineruaren bueltan da, Joserra Oiarzabal entrenatzaile duela, bi denboralditako hutsunearen ondoren.

Bi urteko hutsunearen ondoren, ACT eta ARC ligetako taldeekin batera, emakumezkoen trainerua bueltan du Arraun Elkarteak

Ama Guadalepekoaren tostetan arituko diren emakumeak hauek dira: Maider Amundarain, Goiatz Aramendi, Ainhoa Elizalde, Carolina García, Lya González, Nerea Ibáñez, Miren Idarreta, Olaia Iriondo, Leire Izquierdo, Nagore Lecanda, Miren Olaizola, Irune Perugorria, Ziortza Salaberria, Estibaliz Segurola, Edurne Urcelayeta, Birkide Bergara, Iratxe Hernández eta Estibaliz Gezala, patroi lanetan.

“Hondarribia Arraun Elkartea aintzindarietako bat izan zen emakumezkoen trainerua prestatu eta itsasoratzen. Horren froga da pasatako igande honetan IX. Txingudi Bandera jokatu zela gure uretan”, esaten zuen atzo Kanpandegik.

“Oso pozik gaude nesken trainerua berriz ere martxan izateaz, ez baita hau inoiz baztertuta eduki dugun gauza bat izan. Aurreko aldia 2013.ko sasoian amaitu zen eta hurrengo bietan, ez genuen 18 emakume inguruko taldea osatzea lortu. Beharrezkoak dira hainbeste arraunlari, denboraldia luze joaten da eta ordezkapenak egin behar direlako”, esaten zuen elkarteko gerenteak.

Oraingoan, “emakumezkoen taldea ia bere osotasunean etxeko neskek osatzen dute, aurreko aldian ez bezala, eta honek proiektuari egonkortasuna eta jarraipena” eman ahal dizkiola uste dute Hondarribia Arraun Elkarteko buruek.

jai giroaHiru traineruak aurkeztu ondoren, jai giroa izango da Kai Zaharrean. Meakako Adixkideak dantza taldeak Aurreskua dantzatuko du eta bertan jarritako txosnan txerri saiheskia eta txahal hanburgesak dastatu ahal izango dira.

Ondoren San Joan sua piztuko da eta honen inguruan dantza egingo dute, gaua suzko zezenarekin amaitu aurretik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902