Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sahatsa taldeak piztuko du San Juan sua Azkoitian

Ostegunean arratsaldeko 19.30etik aurrera izango da festa giroa Azkoitiko erdiguneko kaleetan

2016(e)ko ekainaren 21a, asteartea - 06:11etan eguneratua

azkoitia- Sahatsa dantza taldeak aurtengo San Juan sua pizteko ohorea izango du datorren ostegunean Azkoitian. Izan ere, taldeak bere sorreraren 40. urteurrena ospatzen du aurten eta Udalak San Juan suaren bueltan sortzen den festa aprobetxatu nahi izan du Sahatsaren ibilbidea eta lana aitortzeko.

Edonola ere, ostegunerako prestatutako egitaraua arratsaldean jarriko da abian, Xabier Munibe ikastola eta Floreaga ikastetxeko dantza taldeek sua piztu aurretik (19.30ean) eskainiko duten emanaldiarekin, hain zuzen ere. Horren ondoren (21.00etan) Sahatsa taldeko kideek Gipuzkoako ezpata dantza egingo dute erdiguneko kaleetan zehar. Era berean, Udal musika bandaren kalejira izango da.

Hortik aurrera, festak Balda plazan izango du jarraipena. Izan ere, sua 22.00etan piztuko dute bertan, Sahatsa taldearen, Iraurgi eta Parrokiko abesbatzen eta Udal musika bandaren partaidetzarekin.

Jaia borobiltzeko Musika Eskolako dantza taldeak VIII. Zatoz dantzara Balda plazara ikuskizuna eskainiko du herritarren aurrean. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902