Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zerkausia ortzadarraren kolorez jantziko da sanjoanetan

LGTBIQ egunean kolektiboaren eskubideen aldarrikapenerako ekintzen baitan antolatu dute

Ane Sanz - 2016(e)ko ekainaren 21a, asteartea - 11:08etan eguneratua

Tolosako Udaletxeko eta LGTBIQ kolektiboen ordezkariak Zerkausian, ekimenen aurkezpenean.

Tolosako Udaletxeko eta LGTBIQ kolektiboen ordezkariak Zerkausian, ekimenen aurkezpenean.

Galería Noticia

Tolosako Udaletxeko eta LGTBIQ kolektiboen ordezkariak Zerkausian, ekimenen aurkezpenean.

Tolosa. Ekainaren 28an Lesbiana, gay, transexual, bisexual, intersexual eta queer-en eskubideen aldeko nazioarteko eguna ospatuko da eta Tolosako Udalak kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko hainbat ekimen prestatu ditu. Besteak beste, San Joan bezperako iluntzean Zerkausia ortzadarraren koloreekin argiztatua izango da, eta hala mantenduko da ekainaren 28a arte, azken hau barne.

Tolosako alkatea, Olatz Peón, berdintasun zinegotzia, Maite Ruiz de Eguilaz, Gehitu-ko kidea den Ramon San Sebastián eta Ehgam-eko kide den Mikel Martín Zerkausian bertan elkartu ziren LGTBIQ egunerako elkarlanean prestatu dituzten ekintzen berri emateko. Argiztapenaz gain, udaletxeko balkoian Ehgam-en (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua) triangelu arrosa eta ortzadarren koloreko bandera ezarriko dira. Triangelu arrosa gay komunitatearen ikur ezagunenetako bat da bide batez, naziek egindako homosexualen garbiketa irudikatzen duena.

Egunean bertan egingo den osoko bilkuran Ekainaren 28a, lesbiana, gay, bixesual, transexual, intersexual eta queeren eskubideen nazioarteko eguna izeneko adierazpena onartuko da, Aldarte, Ehgam, Gehitu, Medeak eta LGTB pertsonen eskubideen alde ari diren taldeen laguntzarekin osatua. Bertan bildu dituzte Tolosako Udalak gai honekiko dituen konpromezua eta lanketa.

Idatzi honen bidez homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako informazio eta sentsibilizazio kanpainak sustatatzeko konpromezua hartzen du Udalak. Baita Hezkidetza Proiektuaren bidez, Tolosako ikastetxeei diskrimazio hau jasaten egon daitezkeen ikasleei laguntzeko eta babesteko materiala eta laguntza ematekoa ere. Eta Udal Protokolo Mahaiaren bitartez, kolektibo honen aurka egiten diren indarkeria matxisten aurrean jarduketa protokolo bat garatuko du.

Prentsaurrekoan Olatz Peón alkateak pasa den asteburuan Orlandon jazotako masakreari heldu zion, gogor gaitetsiz. LGBTIQ pertsonak gure gizartean dibersitatearen ordezkari direla azpimarratu nahi izan zuen, eta "eskubideen berdintasunean aurreratu dugun arren, oraindik bide luzea dugu egiteke", gehitu zuen, "Tolosako Udalak bide hori egiten jarraitu nahi du, gay, lesbiana, bisexual eta transexualen eskubideen alde lan egiten duten kolektiboekin elkarlanean".


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902