Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
mugikorrean ere ikusgai

"Gizarte Zerbitzuen Hiztegia" sarean argitaratu dute

Liburua gizarte zerbitzuen sektoreari dagokion hiztegi espezializatua da

D.D. - 2016(e)ko ekainaren 20a, astelehena - 11:39etan eguneratua

"Gizarte Zerbitzuen Hiztegia"sarean argitaratu dute.

"Gizarte Zerbitzuen Hiztegia"sarean argitaratu dute.

Galería Noticia

"Gizarte Zerbitzuen Hiztegia"sarean argitaratu dute.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak "Gizarte Zerbitzuen Hiztegia" sarean jarri dute. https://gizartezerbitzuenhiztegia.eus/ helbidean kontsulta daiteke, eta, nahi izanez gero, baita sakelako telefonoan ere, Elhuyar GZ hiztegia aplikazioa deskargatuta (Google Play edo iTunes bidez).

Herri erakundeek jakinarazi dutenez, "Gizarte Zerbitzuen Hiztegia" gizarte zerbitzuen sektoreari dagokion hiztegi espezializatua da. Sektore horretan etengabe sortzen dira termino berriak, eta, eguneroko lanean, administrazioek "argi ikusi dute termino horiek jaso eta aztertzeko beharra".

Horregatik, foru erakundeetako eta Eusko Jaurlaritzako gizarte zerbitzuetako sailek bat egin dute eta, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologia adituen aholkularitzapean, hiztegi hau sortu dute. "Gure lanean erabiltzen ditugun terminoak jaso, eta gizartearen esku jarri nahi izan ditugu", adierazi dute.

Hiztegi hau 1998an argitaratu zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek Elhuyarrekin batera, "Gizarte-laneko hiztegia" oinarri hartuta. Lehenbiziko lana, 17 urte bete dituen hiztegia eguneratzea izan da, gizarte zerbitzuetako arloak egun erabiltzen duen terminologiari egokituz.

"Eguneroko lanerako tresna baliagarria izan dadin sortu dugu 'Gizarte Zerbitzuen Hiztegia'. Alor bakoitzak, bere behar eta funtzioei erantzuten dien terminologia propioa dauka, eta, hori bateratzen ez bada, zenbait ulermen eta interpretazio arazo sortzeko arriskua dago. Horrekin batera, alor honetan euskararen erabilera bultzatzea eta normalizatzea izan da helburua. Horregatik, lan esparru honetan dihardugunon arteko komunikazio beharrei era erraz eta eraginkorrean erantzuteko sortu dugu 'Gizarte Zerbitzuen Hiztegia'", azaldu dute.

3.000 KONTZEPTU

Hiztegian, lehen aldiz, gizarte zerbitzuen sektorean erabiltzen diren 3.000 kontzeptu inguru jaso dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Kontzeptu horiek gizarte zerbitzuen alorretan sailkatuak daude;eremu zuhaitza sortzeko, Sistema Dezimal Unibertsalak gizarte zerbitzuetan egiten duen sailkapenean eta gizarte zerbitzuetako adituen ezagutzan oinarritu dira.

Hiztegia osatzeko, "Gizarte-laneko hiztegia" lanaz gain, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako itzulpen memorietatik jasotako informazioa erabili da. Horretarako, itzulpen memorietatik aukeratu diren 1.000 termino bikote esanguratsuenak eta erabilienak hautatu dira.

Horrela, termino baten bilaketa egitean, dagokion itzulpena emateaz gain, hitza zein testuingurutan erabili den agertuko da, euskaraz eta gaztelaniaz. Era berean, termino bakoitzaren iturria zein den jakin ahal izango du erabiltzaileak.

"Gizarte Zerbitzuen Hiztegia" argitalpenak arloko oinarrizko kontzeptuak bildu ditu. 3.000 kontzeptu inguru ditu. Gaztelaniaz 4.000 termino agertzen dira, eta euskaraz. Kontzeptu eta termino horiek guztiak bederatzi arlotan sailkatuak daude: Ezagutza aplikatua;Esku hartzeko arrazoiak;Laguntzarako oinarriak agenteak;Hartzaileak;Instalazioak eta baliabideak;Zerbitzuak eta prestazioak;Funtsezko kontzeptuak;Antolamendua;eta Hiztegigintza lana.

Erakunde bakoitzaren termino zerrendak eta itzulpen memoriak erabili dira hiztegia osatzeko. Proiektuan parte hartu duten erakundeen dokumentazioa batzea eta estatistikak ateratzea Elhuyarrek egin du. Horrela, Elhuyarreko terminologia lantaldea arduratu da kontzeptu bakoitzaren terminologia eta arloa lantzeaz, eta lan horretarako hainbat kontsulta iturri erabili dira. Prozesu guztia hiru foru aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako gizarte zerbitzuetako adituek gainbegiratu dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902