Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Arroako eskola egiteko baimena eman dute

Zestoako Udalak baimena eman dio Eusko Jaurlaritzari eta proiektua hiru hilabetetan idatziko da

A.R - Domingo, 19 de Junio de 2016 - Actualizado a las 10:03h

Zestoa - Arroa Behea auzoko eskola berriaren obrak egiteko udal baimena eman dio Zestoako Udalak Eusko Jaurlaritzari, joan den amaiatzaren 31ko Hirigintza eta Gobernu Batzordean Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko Oinarrizko Proiektua aztertu ondoren.
Orain, Uzcanga arkitektura estudioak hiru hilabete izango ditu Exekuzio Proiektua aurkezteko, eta ondoren, obren lizitazio prozesua martxan jarriko da. Aurrerapen hauen ondorioz, Sakulupe Guraso Elkarteko ordezkariak "oso gustura" agertu dira eta prozesu honen martxa ez mantsotzeko, Udala, eskola eta Guraso Elkartearen elkarlanaren garrantzia azpimarratu dute prentsa ohar baten bidez.
Iaz Eusko Jaurlaritzako bulegoetan izan zen Guraso Elkartea, eta orduan 2017 amaierarako eskolaren obrak amaituta izango zirela esan zieten. "Momentuz, sei hilabeteko atzerapena darama bilera horretan aurreikusi zen lehenengo plangintzak", adierazi dute. Orain, 2017ko ekainaren 11rako, Eskola Txikien Festarako, obrak hasita izatea izango da helburu berria.
Zestoako Udaleko ordezkari tekniko, politiko, eskolako zuzendari eta Guraso Elkarteko ordezkariek bihar bertan izango dute gaiaren inguruko jarraipen bilera. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902