Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Fatxadak txukuntzen lagunduko dute Azpeitian

Hamar urte baino gehiago dituzten Alde Zaharreko eraikinen jabekide elkarteek eskaerak aurkez ditzakete

Domingo, 19 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:16h

azpeitia- Hamar urte baino gehiago dituzten Azpeitiko Alde Zaharreko eraikinen jabe edo jabekide elkarteek “hilaren amaieratik azaroaren 30era bitartean” eskatu ahalko dituzte fatxadak txukuntzeko Udalaren diru-laguntzak.

Udaletik azaldu dutenez, “Alde Zaharrean etxe zahar edota zaharkitu itxurako asko daude, eta horiei kanpoko aldetik aurpegia garbitzen lagundu nahi diegu.

Diru-laguntzak ondorengo lanetarako eskatu ahalko dira: fatxaden pintaketa eta garbiketarako;balkoi, begiratoki edota antzekoen konponketa edo aldaketarako;teilatuen hodiak edo zorrotenak konpontzeko eta fatxadetako kableak kendu edota ezkutatzeko.

Laguntzak eskuratzeko eraikinek baldintza batzuk bete beharko dituzte: antolamenduz kanpo edota ruina egoeran ez egotea, 10 urte baino gehiago izatea...

Diru-laguntzak, aurrekontuaren %25a izango dira gehienez ere, “3.000 euroko mugarekin”. Gainera, laguntzak “eskaera egindako hurrenkera kronologikoaren arabera” emango dira. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902