Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Kiroletik kirolera

Txomin Garmendia - Domingo, 19 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:16h

Txomin Garmendia

Galería Noticia

Txomin Garmendia

Kirolaren bidez gure ardandegi eta alkartetan sortzen diran alkarrizketak, arrazoizkoak dirala esan bear. Kirol batetik bestera dagon aldea ikaragarria da ordea;adibidez, futbolista bat edo pelotari bat, berak jokatzen duan kirol orretatik biziko da, eta aizkolari bat edo arrijasotzaille bat? Eta adibidez, ogei kana erdiko berrogei minututan ebaten ditun aizkolariak ez ote dauka futbolista on batek ainbat meritu?

Besteak-beste, aizkolaritza izango da erri-kiroletan garestienetakoa;ori orrela dalarik, eta basoan ere aizkora lanak gutxitu diralako, aizkolaritza galdu egingo zala esaten gendunak asko giñan. Bai zera, sekulan baiño muttegi obea datorrela esan bear. Gaur gaiñera, edozein kiroletarako dala ere eskolak jarri zaizkigu. Garai batean etzegon esan besterik! Berrogei bat urte izango dira oker aundirik gabe, Berrobiko aiton batek nola esan zidan, gaztea zala jakiña, aizkolapustua nola izenpetu zuan beste erritar baten aurka jokatzeko. Maiorazkoa zalarik eta maiztarra, nagusia laister joan omen zan baserrira apustu orren berri jakin zunean, baserriko maiorazkoa apustuan astea etzala bidezkoa esanez. Ala, bertan bera gelditu omen zan apustu ori. Garaian garaiko kontuak.

Agian, norgeiagokak edo txapelketak ugaldu egingo ziran eta apustuak gutxitu;izan liteke, baiña gutxien uste degunean or en-tzuten degu apustu aundiren baten oiar-tzuna;besteak-beste, or daukagu datorren azaroaren 20’an Tolosako zezen-plazan jokatzeko aizkoran eta korrika, Arria V’na Julen Kañamares eta Arkaitz Jauregiren aurka. Ez dute no1anaiko lana ere izenpetuta daukatena, Arriak 20 kanaerdiko erdibituko ditu lenengo eta ondoren, 20 kilometro korritu. Bikoteak ere lan bera egingo du eta azkarren lanak bukatzen dituna irabaztun izango da. Joan zan martxoan aurrenetan borobildutako jokoa da, badute noski, preparatzeko denbora, bai bear ere, lan oriek burutuko badira.

Apustu ori jokatzeko eguna gertutzen dijoan bezela, lan orretara eginda dauden markak izango dute aipamen. Eman ditzadan bi gizonenak.

Nere apunteak zuzenak badira, l912’ko urtean Keixetak, 20 kanaerdiko eta 20 kilometroren kontu, bi ordu, berrogeita amaika minutu eta sei segundotan eman zuan (2.51,06’an).

Ataungo Aierbek, l976’garren urtean Gazteizko plazan, bi ordu, bederatzi minutu eta ogeita emeretzi segundo (2.09,39’an) bear izan zitun ogei kanaerdiko eta ogei kilometroren kontu ematen. Arriak marka ori onduko ote du? Denboraz jakingo degu.

Ogei kanaerdiko gutxi ez dala

gero kilometro pilla,

nere kontuak ondo badira

metroetan ogei milla;

eta lekuko izango dute

zezen-plazan biribilla,

okerrik gabe joko eder bat

danontzat izan dedilla.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902