Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Liburutegia eta San Joanak hizpide Zerainen

Bihar 18.30ean Zeraingo kultur etxean liburutegiaren proiektua landuko dute

Domingo, 19 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:16h

zerain- Zeraingo udalak biharko liburutegiaren proiektua lantzeko bilera antolatu du. 18.30ean izango da, kultur etxean. Duela hainbat urte liburutegiak normaltasunez funtzionatzen zuen, baina azken aldian haren erabilera “murritzagoa” da, eta horri irtenbidea eman nahi diote. Izan ere, gaur gaurkoz guraso elkartearen bidez astean behin irekitzen da arratsaldetan, eta udalak “ikasteko eremua” jarri nahi du liburutegian. Batez ere, azterketa garaian herritarrek aukera bat izateko herrian ikasi ahal izateko, eta beste herri batera joan beharrik ez izateko. “Herri programan eskatu zuten gazteek liburutegiaren gaiari heltzeko”, nabarmendu du Arantxa ruiz de Larrinaga Zeraingo alkateak. Liburutegiaren funtzionamendua hobetzeko bideak landuko dituzte biharko bileran.

Horrez gain, bestelako ekitaldiak ere antolatu dituzte datorren asterako. Asteazkenean, arratsaldeko 18.30etan herriko plazan, San Juan bezperako su ondoko dantza prestatzeko entsegua egingo dute nahi duen herritar guztiei zuzendua.

Ostegunean, bestalde, arratsaldeko 20.00etan San Juan bezperako festa izango dute. Lehenik haurren dantza emanaldia, ondoren Uharka abesbatzaren saioa, su piztea eta ondoren afari-meriendaren bueltan, festetako egitarau eta urtekariko azalaren lehiaketako bozketan parte hartzeko aukera izango da eta orduan bertan irabazleak nortzuk diren jakingo da. Lehiaketan parte hartu duten guztiek oroigarri bana jasoko dute. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902