Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Gaztaizale’ dastaketako laugarren saioa asteartean, Idiazabalen Ordiziako

Domingo, 19 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:16h

idiazabal- Gaztaizale dastaketa eta uztartze zikloko laugarren saioa egingo dute asteartean, Idiazabalen. Oraingoan, mugaz bestaldeko Ossau-Iraty gazta izango dute gazta gonbidatua. Ohi bezala arratsaldeko 19.00etan hasiko dute saioa Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan, aurten 10. urtemuga ospatzen du eta. Saioaren prezioa sei eurokoa da eta izena emateko 943188203 telefonora deitu behar da. - M.A.

ordizia- Ordiziako Foruen pasealekua trafikoarentzat itxita egongo da gaur, igandea. Izan ere, ikasturte amaierako festa antolatu dute ordiziako Urdaneta eskolako guztiek, eta hori dela eta, gaur ezingo da bide horretatik ibilgailurik pasa. Ordiziako Udaltzaingoak jakitera eman du oharra eta ibilgailua hartu behar dutenek pasealekua itxita egongo dela kontuan izan dezaten nahi dute. - M.A.

legorreta- Odol emaileek zita izango dute asteartean Legorretan. Azkenaldian bezala, goiz eta arratsaldez egongo da odola emateko aukera. Honakoa izango da ordutegia: 10.00etatik 12.30era goizean, eta 17.00etatik 20.30era arratsaldean. Oraingoan, ordea, lekua aldatu dute eta Herri Antzokian izango da. Ordua hartzeko, deitu edo idatzi 659 58 75 29 telefono zenbakira.- M.A.

ataun- Lizarrustiko Parketxetik abiatuta Aralarko anfibio eta narrastiak ezagutzeko irteera egingo dute gaur, parketxetik 10.00etan abiatu eta 13.30ak arte. Lareoko urtegi inguruan burutuko dute jarduera hori, izan ere, lekua aproposa dela uste dute antolatzaileek anfibio eta narrastiak ikusteko. Gidari lanetan Ander Izagirre arituko da informazioa emanez, eta saioaren prezioa bost eurokoa izango da. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902