Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

670 erosketa-txeke egin dira Lazkaoko kanpainan

30 EUROKO EROSKETA-TXEKE BAT ZOZKATU DUTE PARTE HARTZAILEEN ARTEAN ETA | Ainara Mateosi egokitu zaio

Domingo, 19 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:16h

Ainara Mateos.

Galería Noticia

Ainara Mateos.

lazkao- Amaierara iritsi da azken hilabeteetan Lazkaon abian egon den Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina . Lazkaoko Gerriko Kultur Elkarteak balorazio positiboa egin du aurtengo edizioaz, eta urtez urte geroz eta jende gehiagok parte hartzen duela ere nabarmendu dute: “8. urtea izan da aurtengoa eta geroz eta jende gehiagok ezagutzen du plana”. Parte hartzea handia izan da, eta koputuak gora egin du, hain zuzen ere, 670 fitxa betetzera iristeraino. Horrez gain, beste hainbeste erosketa-txeke egin dituztela ere azaldu dute. Liburuen salmentak ere datu honak jaso ditu eta hala agertu dute antolatzaileek: “200 baino liburu gehiago saldu ditugu”. Maiatzean parte hartu zutenen artean 30 euroko erosketa-txeke bat zozkatu zuten eta Ainara Mateos, 12 urteko lazkaotarrari egokitu zaio saria. Matosek agertu du asko gustatzen zaiola irakurtzea, eta aurten lehengo aldiz parte hartu duela kanpainan. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902