Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Gezur hezurretik

Porrot ederra

Aitzol Elizaran - Domingo, 19 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Aitzol Elizaran

Galería Noticia

Aitzol Elizaran

Austria eta Hungariak elkarren aurka izan zuten aurtengo Eurokopa-ko bien estreineko partida, eta deigarria egin zitzaidan, duela ehun urte bi herrialde hauek bakar bat osatzen baitzuten. Bidenabar, bertako printze zen Franz Ferdinand hil zutela ehun eta bi urte beteko dira hilaren 28an eta jakingo duzuenez, heriotza honek, edo honen aitzakiaz, munduko potentzia inperialisten botere borrokak Lehen Mundu Gerrara eraman zuten Europaren zati haundi bat eta munduko zati txikixeago bat. Nolakoak diren bizitza eta historia, garai hartan Inperio handi baten bi osagai nagusi zirenak, gaur egun elkarren aurkari futbol zelaian, gaur egungo gudu zelaiaren metaforatzat hartu genezakeen belaze horretan.

Gudu zelai diot, baina egun hauetan egia esan zelai inguruetan ikusten ari garenak esparru horretatik kanpora eramaten du gudua bera. Futbola atsegin ez dutenei, gustatzen zaigunoi astapotro deitzeko aitzakia besterik ez die ematen ehundaka gizaseme kalean elkarri hostiaka ikuste horrek. Baina argi izan, zure taldea animatzea eta parekoari aulki bat buruan lehertzea ez direla gauza bera. Bestalde, eta egoera horrela eman dela probestuz, horrelako jokabideak kriminalizatu, eta Frantziari bidea ematen dio futbol zaleen aurkako legedia berritu edo haratago joanda manifestazio eta protesta publikoetan egin ahal direnen ingurukoei muga berriak jar-tzeko. Ez zaizue ahaztu Fran-tzian greba nahiko potenteak ari direla izaten azken egunetan ezta? Ba hori.

Eurokoparen bueltan nazionalismoek gora egiten dute, hori ukaezina da, eta aipatutako Austria eta Hungariaren arteko partida bezala, beste zenbait eman daitezke, hipotetikoki ala ez. Adibidez Ukrainia Errusiaren aurka, Alemania Poloniaren aurka edo Ipar Irlanda Ingalaterraren aurka. Horrek animoak berotzen ditu, eta aspaldiko errebantxa politiko, geografiko edo eta etnikoak berpiztu. Nahikoa heldu eta zibilizatuak behar genuke izan kirola beste guztiaz bereizteko, baina beti ez da horrela gertatzen. Hala ere, ez dut uste egunotan ikusten ditugun iskanbilak motibo hori dutenik, ez nagusiki behintzat.

Beste alde batetik, hainbat jokalarik, naziotasun kontzeptu horri modu kurioso batean heltzen diote. Adibidez, Xhaka anaietatik batek Suitzarekin jolasten du, eta besteak aldiz Albaniarekin, eta elkarren aurka aritu ziren Eurokopa honetan. Bartzelonako jokalari den Rakitic-ek Kroaziarekin jolasteko hautua egin zuen, naiz eta berez hau ere Suitzan jaioa izan eta Real Madrileko Pepe, Brasilen jaiotako portugaldarra da.

Aipatutako naziotasun kontzeptuekin gora eta behera nahastu ez bazarete, utzi argitzen Gales, Ipar Irlanda edo Eskoziak beren selekzioak dauzkatela,eta bertan jaiotako futbolariek txapelketa honetan parte har dezakete beren nazioa defendatuz, are gehiago, Britainia handia osa-tzen duten Galesek eta Ingalaterrak elkarren aurka jokatu behar izan dute aurten. Beste batzuei aldiz aukera hori ukatzen zaigu bitartean. Hori bai dela partida galtzea, edo bestela esanda porrot ederra.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902