Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Podemos eta Euskal Herria

Bingen. Zupiria - Domingo, 19 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:15h

inkestek esaten dutena betetzen bada Unidos Podemosek irabaziko ditu datorren igandeko hauteskundeak Euskadin eta Nafarroan. Ez ordea Espainian. Euskal gizartearen zati handi batek ez du nahi gehiago Rajoyrik eta PPrik eta amaitutzat eman nahi dituzte hauek Espainian hartu dituzten erabakiak eta jarrerak. Orain bezala abenduaren 20an ere argi ikusi zen nahi hori. Orduan Podemosi eta IUri botua eman ziotenek -hiru euskaldunetatik batek-, orain Unidos Podemos ikusten dute, eta ez beste inor, Rajoy Gobernutik kentzeko aukera bezala. Abenduko lurrikara handia izan zen Euskadin eta larrutik ordaindu zuten PPk, PSEk eta EH Bilduk. EAJ izan zen hondamenditik libratu zen aukera bakarra, hiru boto emaletatik batek ontzat eman baitzuen jeltzaleek aurreko lau urteetan Madrilen egindako lana, eta babes berria eskaini zioten Rajoyren politikak aldarazten ahalegintzeko. Hirugarren herena osatu zuten popular, sozialista eta Bildukoen aldeko boza eman zutenek. 26an kontuak honela geratzen badira, askok puztuarazi egin nahiko dute Podemosen garaipena eta gutxietsi EAJrena. Baina, esanak esan, Ortuzarrenak gai badira abenduko boto-mailari eusteko eta Madrilen talde parlamentaria osatzeko, uzta bikaina izango da. 1977tik hona argi geratu da Madrilen ordezkaritza indar-tsua edukitzeari garrantzi handia ematen diola euskaldun askok. Eta ez ahaztu beste askok argi eta garbi erakutsi dutela, Podemosi emandako botoaren bitartez, Madrilen erabakitzeko ahalmena edukitzeko duten nahia.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902