Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Filosofia: Yes we Kant

Iñako Beola. eta Begoña Olaziregi Batxilergoko Filosofia irakasleak - Domingo, 19 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Zorigaitzeko LOMCE legeak beste hainbat ikasgai humanistiko-teknologikoekin batera, Filosofiaren Historia asignatura gogor astindu du batxilergoko kurrikulumetan. Antza denez, belaunaldi gazteek pentsamendu autonomoa, gogoeta arrazional-emozionala, izaera kritikoa, alternatiboa, probokatzailea, berritzailea … hainbat errealitateren kuestionatzailea edo antidogmatikoa, ez dute zertan landu behar. Pentsatzearen erronka gure ikasgeletatik, nola edo hala, espultsatu beharra omen dago. Merkatu ekonomiaren, ekoizpen neurrigabearen, lehiakortasun indibidualistaren, gizarte antolaketa hierarkizatuaren, teknokraziaren sakralizazio ideologikoa, besteak beste, nagusitzen diren garai hauetan, formakuntza humanistikoa antzua, baliogabea, ez-produktiboa, errentagarritasunik gabekoa dela esaten zaigu. Gizateriaren aurrerabide ahuletan, sentsibilitate eta kultura humanistiko, sozial eta filosofikoak ekarpen kuestiona ezina burutu dutela ahazten badugu, akabo. Formazio humanistikorik gabeko progresurik ez dago, autoritate akademiko, politiko eta juridikoek kontrakoa esan eta, lege bidez, horixe bera egiten badute ere.

Belaunaldi berriek, gure gazteek, jaso beharko duten formazio integratzaile, orokor eta multidiziplinarra, jakintza humanistikoek errealitate poliedrikoak pentsatzeko, harremanak gizakoitzeko, injustiziak kuestionatzeko edo egoerak eraldatzeko herramintak ematen dituzte. Gizarte bezala, oso garesti ordaintzen ditugu kultura humanistikorik gabeko heziketa sistemaren ondorio akritiko, pasibo, doktrinal eta sumisoak. Sokrate, Platon, Aristotele, Hipatya, Descartes, Hume, Voltaire, Olimpe de Gouges, Kierkegaard, Marx, Schopenhauer, Nietzsche, Beauvoir, Arendt edo Habermas, beste askoren artean, batxilergoko ikasleek ezagutu, gozatu, kontrastatu, astindu edo besarkatu behar dituzten pentsatzeko formak direla aldarrikatzerakoan, formazio akademiko tekniko eta zientifikoarekin erabat lotutako ezagutza gizakoia defendatzen dugu. Garrasi hau nagusitu den administrazio ideologia menperatzailaeren lekukoa da, pentsamendu kritikoa sumisioaren antidototzat dugulako Filosofian.

Giza konzientziaren iratzargailurik gabeko formazioa erabat hutsala delako, Filosofiaren presentzia gure batxilergoko ikasleen kurrikulumetan defendatu beharrean aurkitzen gara oraingoan ere. Norbanakoaren eta kolektiboaren aurrerabideak ezin dio heziketa humanistikoari bizkarra eman. Belaunaldi berriek merezi duten heziketa eredu progresista, humanista eta eraldatzaileari so eginik, badago zeregina. Lomcek eta bertako Heziberik garbi izan beharko lukete Leizezuloaren metafora platonikoak erakutsitakoa: Ez dago heziketa filosofikorik gabeko formazio humanistikorik. Beste era batera esanda, ez dago itzalen haitzulotik ihes egiteko askapen biderik errealitatearen giza konzientzia bidelagun ez badugu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902