Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Menbrilloak salbatu ote zuen Elkanoren bizia espedizioan?

Ia Bost mende pasatu diren arren, Getariako iturzaeta eskolako seigarren mailako ikasleek elkano pertsonaia ospetsua aski ezagutzen dute

Ane Rotetaren erreportajea eta argazkia - Sábado, 18 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Iturzaetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak, eskolaren atarian.

Galería Noticia

Iturzaetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak, eskolaren atarian.

Juan Sebastian Elkano, Getariako San Roke kalean jaio zen, bere amak Catalina del Puerto izena zuen eta bederatzi anai-arreba zituen. Eta inork ez daki zergatik hil zen, bigarren espedizioan zebilela arrain pozoitsu bat jan zuelako ala eskorbutoa zuelako, baina Magallanesekin ekindako espedizioan munduari itzulia eman zionean, itsasgizon asko eskorbutoz hil ziren Indiako Ozeanoa zeharkatzean eta Elkanok bizirik iraun zuen: izan ere, “menbrillo asko jaten zuen eta horrek bitamina asko ematen zizkion”. Bigarren bueltan, ordea, ez zuen menbrillorik jan eta Elkanok bizia galdu zuen 1526ko abuztuaren 4ean. Ezin jakin kasualitatea izan zen ala menbrilloak bizia salbatu zion munduari bira eman zionean.

Ziur aski gutxi izango dira Elkanotaz horren datu zehatzak dakizkitenak, baina Getariako Iturzaeta Herri Eskolako 6. mailako ikasleek hori eta askoz gehiago dakite beren herrian horren garrantzitsua eta ezaguna den pertsonaiaz.

Gaztetxo talde honek badaki Elkanok XVI. mendean egindako balentriak mundua aldatu zuela eta kon-tziente dira zein garrantzitsua izan zen munduaren bilakaerarako. “Munduari buelta eman zion lehen pertsona izan zen eta garrantzia handia izan zuen horrek, ordura arte mundua karratua zela pentsatzen baitzuten”, diote Elkanori buruz galdetzean. Gainera, gaia lantzeko duela gutxi triptiko bat landu dute eta Xabier Alberdi historialariak ere gauza asko azaldu zizkien, tartean honako pasarte hau: “Hasiera batean Elkanoren monumentua San Anton mendian jarri nahi zuten, baina diru nahiko lortu ez zenez, herriaren sarreran jarri zuten azkenean”.

Iturzaetako ikasleak gazteak dira, baina lau urtetik behin herrian egiten den Elkanoren azken lehorrera-tzea ikusteko aukera izan zuten eta ilusioz espero dute hurrengo lehorreratzea ere. “Karrozan bost neska gazte joaten dira munduko bost kontinenteak ordezkatzeko, eta lehen Getariako neskarik ederrenak ateratzen ziren. Orain, berriz, zozketa bidez aukeratzen dira karrozako neskak”, diote ikasgelako nesketako batzuk. Hurrengo lehorreratzea 2018an izan beharko lukeen arren, 2019an egingo da mendeurrenarekin bat egiteko. Ordura arte itxaron beharko getariarrentzat horren berezia den une hori bizitzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902