Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Denboraldiko azken erromeria, Arizterrazun

Izer eta Alabier trikitilarien erromeriarekin agurtuko dute bihar denboraldia, datorren urria arte

Sábado, 18 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:14h

aia- Arizterrazuko erromeria denboraldiaren amaierara heldu da dagoeneko eta Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dute azken erromeria, bihar arratsaldean 18.30etik 21.30era.

Andatza Erromeri Elkarteak adierazi duenez, aurtengo erromeri denboraldiak “arrakasta handia izan du eta betiko jendea, jende berria eta gazteak hainbat tokitatik hurbildu dira, festarekin gozatzeko asmoz eta gure ohiturak indartzeko gogoz”. Aurtengo saioetan momentuko trikitilaririk aipagarrienetakoak hartu dute parte, eta guztira, 30 erromeri antolatu dira. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete parte-hartzaile guztiei, trikitilariei, Aiako Udalari eta laguntza eskaini duten guztiei. Denboraldi berria urriaren erdi aldera hasiko da. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902