Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Abesbatzaren kontzertuak, bihar eta asteartean

Musikaren Eguna dela eta, Zarauzko koruko haurren, gazteen eta helduen emanaldiak izango dira

Sábado, 18 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Zarautz- Musikaren Eguna ospatuko da ekainaren 21ean, datorren asteartean, eta hori dela eta Zarauzko Abesbatzak zenbait emanaldi eskainiko ditu egun hauetan.

Hasteko, bihar Txinpirin abesbatzak, talde gazteenak (7 eta 9 urte bitartekoak) abestuko du Villa Mundako parkean, eguerdiko 12.30ean. Asteartean, berriz, Musikaren Egunean bertan, aurtengo ekitalda Rosaleda parkean eskainiko dute, parrokiaren ondoko parkean, leku honek duen akustika probatu ahal izateko. Lehenik, Zarautz Txiki eta ondoren Zarautz Abesbatza izango dira kantuan, iluntzeko 21.30ean. Beraz, udari hasiera bikaina emateko eta musikaz betetako ekitaldiez gozatzeko aukera izango da egunotan eta Abesbatzak gonbitea luzatu die zarauztar orori. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902