Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Osasun zentroan murrizketak eman dira

Pasaiko EHBilduk espezializazio batzuk kendu direla salatu du eta lanean ari da horiek berreskuratzeko

Sábado, 18 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Pasaia- Pasaiko EHBildu udal taldeak salatu duenez, herritar ugari hurbildo zaie Trintxerpe-San Pedroko osasun zentroan gertatzen ari diren murrizketekin kezkatuta.

“Orain dela hilabete batzuk Osasun Sailak Trintxerpe-San Pedroko osasun zentruko kirurgia txikia zerbitzua kendu zuen;orain traumatologia zerbitzuari iritsi zaio txanda, eta aipaturiko zerbitzua ez da eskainiko. Antza denez, ginekologia zerbitzua ere kolokan dago. Horren ondorioz bertako herritarrak gainezka dauden Lartzabal eta Donostiako osasun zentroetara bideratzen ari dira”, azaldu dute. Arazo hau EAJ eta PSE-EEri leporatzen diote, Eusko Jaurlaritzan hartutako erabakiengatik.

Ezker abertzaleak ziurtatu duenez, egoera honi buelta ematearren, lanean ari da, “bai Gasteizko Parlamentuan, bai Batzar Nagusietan baita Pasaian bertan ere” eta Donostia Ospitaleko arduradunekin eta herriko eragile ezberdinekin biltzeko aukera izan du, “pasaitarron eskubideak bermatzeko”. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902