Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kilometroetarako obra sinfonikoa

Alfredo Gonzalez chirlaquek konposatutako pieza, maddi iñarraren letrarekin, bihar estreinatuko dute bergaran

Anabel Domínguez - Sábado, 18 de Junio de 2016 - Actualizado a las 10:22h

Alfredo Gz. Chirlaque, Bergarako udal musika bandako zuzendaria, eta Maddi Iñarra. Argazkia: Eneko Azkarate.

Galería Noticia

Alfredo Gz. Chirlaque, Bergarako udal musika bandako zuzendaria, eta Maddi Iñarra. Argazkia: Eneko Azkarate.

Bergarako udal musika bandak bihar eskainiko duen kontzertua berezia izango da. Izan ere, Alfredo Gonzalez Chirlaque zuzendariak Kilometroak 2016rako konposatutako Hizkuntza erreinu obra sinfonikoa estreinatuko dute udal pilotalekuan (12.30ean). Lehen aldiz entzuten denean sartzen den pieza da, "ikusleak parte hartzera animatzen dituena". Horrela deskribatzen du egileak bihar jendeaurrean aurkeztuko duten obra.
Gonzalez Chirlaquek Maddi Iñarra bergararra izan du ondoan lan hau aurrera eramateko. Kilometroak 2016ko abesti ofizialaren, Emon taldearen Demasak kantuaren, letra Iñarrarena da, eta oraingoan, Hizkuntza erreinu obrari ere hitzak jarri dizkio.
"Deskriptiboa da eta hiru zatitan banatzen da: bezpera, mezua eta eguna, sei minutuko iraupenarekin. Lehen zatian, metalezko fanfarre soinu ozenekoa eta koloretsua gailentzen da, instrumentu askorekin lagunduta. Zerbait handiaren zain gaudela adierazi nahi da. Bigarrenean sartu dugu testua, ahotsekin lagunduta doana, bakarlariarekin eta koruarekin. Oso musika erromantikoa, intimoa eta suabea du. Melodia nabarmentzen da. Kilometroak 2016ren mezua doa hor, festaren zergatia eta abar. Azken zatia ezpata-dantza da, erritmo euskaldunekoa. Eguna esnatu da, hamar kanpai-hots entzuten dira eta ibilbideari eta egunari hasiera ematen zaio. Oso erritmiko da, poztasunezkoa. Ezpata-dantza, apurka-apurka, gorantz doa, in crescendo, amaiera arte", zehaztu zuen Gonzalez Chirlaquek.
"Kilometroak dela eta, herri eragile, elkarte eta taldeekin elkartu ziren, baita bandako eta orkestrako musikariekin ere. Eta herrian egin diren aurreko Kilometroak jaietan udal musika bandak kolaboratu izan duenez, aurtengoan, hirugarren aldian, zerbait berezia egitea erabaki genuen", azaldu zuen Gonzalez Chirlaquek.
Iñarrak, bere aldetik, zailena Kilometroak-en eta euskararen aldeko mezua beste era batean adieraztea izan dela aipatu zuen. "Ez nuen nahi obra sinfoniko hau Demasa kantuaren errepikapena izatea. Uste dut lortu dudala antzerako kontzeptuak beste estilo batean transmititzea", azpimarratu zuen.
abesbatzarekin Biharko emanaldiaren lehenengo protagonista udal musika banda izango da eta bere eskutik, hiru pieza entzun ahalko dira: Beti lagunak martxa, The pearl fishers obertura eta La conga del fuego nuevo. Ondoren, bandak eta Bergarako orkestra sinfonikoak bat eginik, Frozen filmaren soinu banda eta aipatutako Hizkuntza erreinu obrak joko dituzte;azken hau, ahotsetan, Aranzadi ikastolako ikasle eta irakasle talde baten laguntzarekin eta Aitor Garitano ahots bakarlari dela. Abesbatzaren zuzendari lanak Izaskun Labainek egin ditu. Guztira, 130 lagun igoko dira agertokira kontzertuan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902