Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Xistera’ txapelketako finala handia jokatzear da

Euskal Herriko zesta-punta taldeen arteko txapelketa zuzenean online ikusi ahalko da mundu osoan

Sábado, 18 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Andoain- Denera 32 pelotarik hartu zuten parte Xistera txapelketan pasa den asteburuan, eta gaur bi finalak jokatuko dira, zeinak grabatu egingo diren zuzenean streamming bidez mundu osoan ikusteko aukera emanez.

Euskal Herri osoko pilotari afizionatu onenak elkatu zituen txapelketak bi mailatan jolasteko. Alde batetik 22 urte azpiko 16 gazte, eta bestetik elite mailako 16 jokalari. Ekainaren 11ean kiniela sistema erabiliaz finalerdiak jokatu zituzten, eta gaur sailkatutako lehen bi bikoteek finaletan lehiatuko dira. Finalak Garagardo azokaren egitarauaren barnean sartuta daude, eta bi jardunaldien aurretik, benjamin, alebin eta infantilen topaketa egingo da.

Xistera zesta punta biziberritzeko ahaleginean sortutako ekimena da. Euskal Herriko elkarte guztiek bat eginik, Euskadiko Euskal Pilota Federazioarekin bat, ahuldadean bizi den kirola berrindartzea du helburu. Azken urteotan zesta punta gainbehera bat bizitzen ari da, eta halako kirol ikusgarria loraldiko urteak bizi ondoren, antolatzaileek ez zuten itzalpean gera zedin nahi. Horrela, helburuetako bat efizionatu maila ezberdinetan zesta punta zirkuito erreferente bat eratu nahi izan zuten, non gazteek kalitatezko txapelketa jokatzeko aukera eduki zezaketen.

Xisterak martxan jarri zuen beraz 2016ko zirkuitoa eta Durangon jolastutako txapelketaren ondoren, Andoainen emago diote amaiera aurten torneoari. Garagardoa, kirol emanaldiak eta konpetizioa medio, pilotarekuan giro ederra ziur. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902