Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Eskola publikoari bai, ghettorik ez

Javier Quintano Ibarrondo Joxe Lasa Iturrioz eta Elena Otamendi Arozena Samaniegoko Gorosti Guraso Elkartearen eta Orixeko Asmo Berri Guraso Elkartearen izenean - Sábado, 18 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Denok ditugu eskubideak eta betebeharrak. Eskubide horietako bat hezkuntza da;mundu guztiak eduki beharko luke ikasteko eskubidea, eta horregatik, publikoa beharko luke izan. Hala ere, hezkuntza pribatua beste aukera bat da, hori norberak erabakiko du. Baina ez dugu ahaztu behar pribatu horiek ez direla benetan pribatuak, Eusko Jaurlaritzarekin hitzartuak baizik;beraz, guztion diruaz finantzatzen dira.

Hau guztia argitu nahi genuke gure aldarrikapena egin aurretik. Izan ere, kurtso erdian iristen diren immigranteak eskolaratzeko garaian egiten den banaketa ez da batere orekatua. Hirukide eta Laskorain (itunpeko ikastetxeak) aurreikusita daude 0-18 urte bitartekoak bezala, Samaniego 0-12 urte bitartekoak bezala, eta Orixe 12-18 urte bitartekoak bezala. Beraz, banaketa hau dela eta, eskola publikoaren kopurua bikoitza litzateke, bi ikastetxe desberdin bezala hartzen direlako. Gauza da, ikasturte honetan bakarrik, Tolosako eskola publikoak 12 ikasle jaso dituela ikasturtean zehar. Azken ikasturte hauetan kopuruak altuak izan dira, hau argi islatzen da gure ikastetxeetako Hizkuntza Indartzeko Programan (HIPI), 22 ikasle ditugu-eta bertan. Hainbeste ikasle hartu al dituzte itunpeko bi ikastetxeek ere?

Hezkuntza Sailaren dokumentuek diotenez, “funts publikoekin ordaindutako ikastetxe guztiek ikasle hauek eskolatzeko betebeharra dute, 35/2008 Dekretuak, ikasleak onartzeko prozedura zehazten duenak, 20. artikuluan jasotakoari jarraiki eta funts publikoekin ordaindutako ikastetxe guztien (publikoen eta itunpekoen) arteko oreka” bermatu behar da. Hau ez bermatzeak ghettoak eratzea ekarriko luke, Gasteizen gertatzen ari den bezala.

Ikasle hauen eskolatze prozesuan ondokoa ere bermatu behar dela esaten du Hezkuntza Sailak: “Baldintzak zehaztea eta baliabideak proposatzea ikasle hauek jasoko duten arreta egokia izan dadin”. Hori ez da benetan gertatzen dena: gutxitan iristen da itzultzailea edo laguntza irakaslea ikasle horiek guztiak artatzera. Gure seme-alaben eskubideak ere bermatuta gera daitezela nahi dugu, denok baitakigu zer aldaketak suposatzen dituzten bat-bateko eskolatze horiek.

Honekin guztiarekin eskatu nahi duguna da Hezkuntza Sailak datuak benetan aztertzea eta gure aldarrikapena kontuan izatea, ikasle etorkinen eskolatzea orekatua izan dadin ikastetxe guztien artean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902