Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Brigada feministek etxera bakarrik doazen neskak lagunduko dituzte bidean

Ibarrako gazte festak direla medio, gaur gauean Anoetako Emakume taldekoak plazan izango dira laguntzeko prest

2016(e)ko ekainaren 17a, ostirala - 06:15etan eguneratua

Gazte bat Zumardi Handitik paseoan, Ibarra eta Tolosa artean.

Galería Noticia

Gazte bat Zumardi Handitik paseoan, Ibarra eta Tolosa artean.

Ibarra- Herriko gazte festak ospatuko dira asteburu honetan, eta Ibarrako Emakume Taldeak proiektu piloto bat martxan jarriko du gaur: etxerako bidea bakarrik egingo duten neskei laguntzeko brigadak antolatu dituzte.

Anoetako Emakume Taldeko hamar gazte Ibarrako plazan egongo dira zai 01.30etik 05.30era, neskaren batek arretarako prestatu duten telefonora deituz gero binaka etxera bidean laguntzeko. Ibarra eta Tolosan zehar mugituko dira, Larramendi eta Amaroz auzoak muga -tzat hartuta.

Trukean, Ibarrako taldeak datorren urteko Anoetako jaietan ardura bera beteko du. Gaurkoa proba bat izango da, neskak animatzen diren eta ezbeharrak ekidin daitezken ikusteko. Aurrerantzean inguruko herri gehiagorekin antolatzea gustatuko litzaieke, geroz eta gehiago elkartuaz tanda gehiago egiteko aukera izango luketeelako.

Gaur gauetan erabiliko duten arreta telefonoa 632 445 333 da. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902