Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zaldibiako Almintza taldea nazioarteko sega txapelketan da

Alemaniako Wiesmoor herrian jokatuko da nazioarteko sega txapelketa eta Almintzako 13 segalari arituko dira

2016(e)ko ekainaren 17a, ostirala - 06:15etan eguneratua

Txapelketan lehiatuko diren Almintza elkarteko kideak.

Galería Noticia

Txapelketan lehiatuko diren Almintza elkarteko kideak.

zaldibia- Dagoeneko beharrezko material guztia jaso eta Alemaniako Wiesmoor herrira iritsita daude Zaldibiako Almitza sega elkarteko hainbat kide. Bertan jokatuko da asteburuan taldekako nazioarteko sega txapelketa eta goierritarrak txapelketan parte hartuko dute. Hain zuzen ere, Almitza elkarteko 13 segalari arituko dira bai bakarka eta baita taldeka ere. Guztira, baina, 200 segalaritik gora elkartuko dira Alemaniako lurretan. Almitzako kideek hainbat probetan parte hartuko due, hala nola, banaka azkartasun probak egingo dituzte, eta horrez gain, emakumezkoen mailan, gizonezkoetan eta 60 urtetik gorakoen mailan lehiatuko dira.

Gizonezkoen maila nagusiko kategorian Miel Mari Jauregi Altzo, Iñaki Izagirre, Xabier Mendizabal eta Urko Galarraga zaldibiarrek hartuko dute parte. Emakumezkoen maila nagusiko kategoriari dagokionez, berriz, Anttoni Irastorza eta Nekane Amondarain zaldibiarrak, Haizea Arruti itsasondoarra eta Ixabel Ansa aranoarra (Nafarroa) izango dira lehiatuko diren ordezkariak. 60 urtetik gorako gizonezko kategorian ere izango dituzte ordezkariak: Joakin Garmendia anoetarra, Koldo Arzelus tolosarra, Pako Txapartegi azpeitiarra, eta gizonezkoen maila nagusiko kategorian lehiakidea izango den Altzo Jauregi zaldibiarra ere arituko da. Era berean, txapelketaren barruan sartzen den Sega Pikatze Txapelketa Nagusia ere jokatuko da eta bertan 5 partaiderekin parte hartuko dute.

Asteazkenean abiatu ziren segalariak hiru furgonetatan eta atzo eguerdirako Holandan zeuden, Utrech hirian. “Garagardo bat har-tzen gaude orain, eta gauean iristea espero dugu”, azaldu zuen Garikoitz Llobregat elkarteko kideak. Haren hitzetan, espero dutena “irabaztea da”, baina ondo pasatzea ere badute helburu. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902