Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kultur eragileek ‘Kaskas’ omenduko dute Mutrikun

Herriko taldeek ekintza ugari antolatu dituzte gaur eta bihar bitartean kulturzale amorratua zen Josetxo Flores oroitzeko

2016(e)ko ekainaren 17a, ostirala - 06:15etan eguneratua

Josetxo ‘Kaskas’.

Galería Noticia

Josetxo ‘Kaskas’.

mutriku- Mutrikuko kultur eragileek joan den urteko urriaren 23an hil zen Josetxo Flores Lizaso Kaskas kulturzalea omenduko dute gaur eta bihar bitartean. Udaletik jakinarazi dutenez, omenaldia “xumea baina herrikoia” izango da, “berak gustuko zuen eran”.

Horrela bada, mutrikuarrek “herrian edozein ekitaldi antola-tzeko beti laguntzeko prest” zegoen Kaskas gogoratzeko aukera izango dute asteburu honetan.

Prestatutako programari hasiera emateko hilaren 23ra arte Zabiel kultur etxean ikusgai egongo den Kaskasen gauzak izeneko erakusketa irekiko dute gaur (18.00etan).

Jardunaldia borobiltzeko Cinema Paradiso pelikula ikusteko eta horren bueltan eztabaidatzeko parada izango da (22.00etan) Zabielen.

Bihar, kultur arloko taldeek lore eskaintza egingo dute (12.30ean Xiri gunean) eta horren ondoren musika emanaldia (16.30ean Gaztetxean), antzezlana (22.30ean Zabiel plazan) eta Jam-session (00.30ean Gaztetxean) egongo dira. - J. Leon


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902