Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ekainaren 18an

Sagarno Eguna ospatuko dute Hendaian larunbatean

EP - Viernes, 17 de Junio de 2016 - Actualizado a las 13:04h

Un hombre echa sidra en un vaso durante un ‘txotx’.

Galería Noticia

Un hombre echa sidra en un vaso durante un ‘txotx’.

Sagarno Eguna izango da Hendaian larunbatean, ekainaren 18an, arratsaldeko 18.00etatik 21.30era, eta 11 sagardotegitako sagardoa egongo da aukeran eta herriko 11 taldek hartuko dute parte.

BILBO. Balea elkarteak berreskuratu eta antolatu du Lapurdiko Herrira Sagardo Eguna, garai batean egun honekin sortzen zen festa giroa berriro ere herrira ekartzeko helburuarekin.

Arrakasta handiko festa izan da Sagarno Eguna Hendaian hainbat urtetan zehar, baita aukera ederra ere herrian zein inguruan dauden sagardogileentzat eta kanpotik datorrenentzat euren sagardoa dastatzera emateko, antolatzaileek adierazi dutenez.

Horrela, Ipar eta Hego Euskal Herriko 11 sagardotegik hartuko dute parte beren sagardoarekin, eta horretarako Iparraldeko sagardotegien eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen laguntza izan du Hendaiako Sagarno Egunak. Parte hartuko duten sagarnotegiak ondoko hauek dira: Antxon Borlo (Hendaia), Abbadia (Hendaia), Kamino Berri (Urruña), Urbistondo - Ihitia (Sara), Eztigar (Beltxu), Beltzenia (Urruña), Petritegi (Astigarraga), Iparragirre (Hernani), Satxota (Aia), Izeta (Aia) eta Ola (Irun).

Bertan egongo dira edalontziak salgai bost euroren truke eta inguratzen denak sagardo desberdinak dastatzeko aukera izango du edalontzia eskuratuta. Horrez gain, sagardotegi bakoitzarekin herriko talde bat izango da pintxoak (euro bat) banatzen: AEK, Ikastola, ACE, Txikitxoko haurtzaindegia, Hendaitz, Lorsires-CPIE Littorale Basque, Presoak, Baleak, Hendaiarrak, Reciclarte eta Akelarre.

Sagardo dastatzea 18.00etan hasiko bada ere, festa giroa 17.00etatik aurrera martxan izango da Hendaiako Republika plazan, haurrentzako jolasekin, Amets Arzallus eta Unai Agirre bertsolariekin, Hendaiako Txalaparta elkartearen emanaldiarekin eta gaiteroekin. Jarraian, 18.00etatik 21.30era sagardo dastatzea eta pintxoak izango dira Republika plazan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902