Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ekainaren 23an

Etxepare-Laboral Kutxa itzulpengintza sarirako lanak aurkezteko epea amaituko da

EP - 2016(e)ko ekainaren 17a, ostirala - 13:06etan eguneratua

BILBO. Laboral Kutxak eta Etxepare Euskal Institutuak jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura obra baten itzulpen lan bat sarituko duen Etxepare-Laboral Kutxa sariaren bigarren edizioan izena emateko epea ekainaren 23an bukatuko da, sariaren sustatzaileek gogorarazi dutenez.

Sariak itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza sarituko ditu. Hori dela eta, saria itzultzaileak eta argitaletxeak partekatuko dute;orotara, 4.000 eurokoa izango da, erdibana banatzekoa.

Sariaz gain, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute saridunek sari banaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak,publizitate kanpainak, medioetako elkarrizketak).

Baldintzak honakoak dira: eskabidea itzultzaileak, argitaletxeak eta liburugintzaren, literaturaren nahiz itzulpengintzaren arloko bestelako eragileren batek egin ahal izango du;itzulpenak 2015. urtean argitaratutakoa izan beharko du, eta jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura obra baten itzulpena izan behar du.

Joan den edizioan Isaac Xubín galiziarrak eta Kalakandra argitaletxeak eskuratu zuten saria, Joseba Sarrionandiaren "Tempo de exilio" itzulpen lanagatik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902