Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
datorren asteartean, Bilbon

Luisa Etxenike eta Javier Reverte bilduko ditu Eztabaidak Literaturarekin ekimenak

EP - 2016(e)ko ekainaren 17a, ostirala - 13:12etan eguneratua

Galería Noticia

BILBO. Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak antolatzen duen Eztabaidak Literatuarekin ekimenak Luisa Etxenike idazle donostiarra eta Javier Reverte madrildarra elkartuko ditu datorren asteartean, ekainaren 21ean, pentsio bat jasotzearen eta sorkuntza lanarekin jarraitzearen arteko bateraezintasuna dela-eta azken hilabeteetan gaurkotasuna hartu duen literatur bizitzatik erretiratzeari buruz hitz egiteko. "Literaturarekin erretiratu?" izeneko topaketa Idoia Jauregi kazetariak moderatuko du.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, topaketa 19.30ean hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte;ezin izango da aretora sartu ekitaldia hasi ondoren. Topaketa honetan, alor horretan beste herrialde batzuetan indarrean dagoen legedia, literaturatik erretiratzea eskubidea ala betebeharra den, edo pentsio bat kobratzearen edo sorkuntza jarduerarekin jarraitzearen artean aukeratu beharra bezalako gaiak landuko dira.

Luisa Etxenikek (Donostia, 1957), "El detective de sonidos" (2011), "El ángulo ciego" (Euskadi Saria 2009), "Los peces negros" (2005), "Vino" (2000), "El mal más grave (1997) eta "Efectos secundarios" (1996) eleberriak, "Ejercicios de duelo" (2001) eta "La historia de amor de Margarita Maura" (1990) kontakizun bildumak eta "El arte de la pesca" (2015) poesia bilduma argitaratu ditu. Bere kontakizunak hainbat antologiatan jaso dira.

Duela zenbait urtetik idazketa sortzaileko tailer bat zuzentzen du. "Un mundo de escritoras" izeneko literatur jaialdiaren zuzendaria da, frantseseko itzultzaile gisa egiten du lan eta hainbat komunikabidetako ohiko kolaboratzailea da. 2007an, Arteen eta Letren Ordenaren Zaldun aintzatespena jaso zuen Frantziako Gobernuaren aldetik.

JAVIER REVERTE

Javier Reverteri (Madril, 1944) dagokionez, Filosofia eta Kazetaritza ikasketak egin zituen. Prentsa berriemaile izan zen Londresen, Parisen eta Lisboan, besteak beste, eta 'Pueblo' egunkariaren zuzendariordea izan zen. Horrez gain, irratiko eta telebistako gidoilari izan zen.

Bere lan ekoizpenean, eleberriak, poesia bildumak eta bidaia liburuak daude. Azken alor horretan lortu du arrakasta gehien, "El sueño de Africa", "Vagabundo en Africa" eta "Los caminos perdidos de Africa" lanek osatutako "Trilogía de Africa" bildumarekin batez ere. Beste poesia liburu batzuetan Amerika Erdialdea, Amazonas ingurua, Grezia, Turkia eta Egipto landu ditu.

Dagoeneko jubilatuta eta erretiratuta dagoen Javier Reverte, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak pentsioa kendu dion egileetako bat da eta, gainera, isun handia jarri dio, sorkuntza jarduera paraleloa gauzatzen ari delakoan.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902