Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
maiatzean

Eusko Jaurlaritzak enplegua erregulatzeko 48 espediente izapidetu zituen

ep - 2016(e)ko ekainaren 17a, ostirala - 13:09etan eguneratua

En enero, el comité colgó esta pancarta en la factoría, cuando el ERE contemplaba 250 extinciones.

Protesta por un ERE en una empresa (Beroiz)

Galería Noticia

En enero, el comité colgó esta pancarta en la factoría, cuando el ERE contemplaba 250 extinciones.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegua erregulatzeko 48 espediente izapidetu zituen joan den maiatzean, aurreko hilean baino %33 gehiago.

BILBO. Espedienteek 396 langileri eragin zieten: 306ri aldi baterako kontratu etete gisa, 65eri lanaldi murrizketa moduan eta 25i kontratu hutsalketagatik (kaleratze kolektiboak).

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, maiatzean izapidetutako 48 espedienteetatik, 28 kontratua etetekoak izan ziren eta 306 langileri eragin zieten (aurreko hilean baino %16 gutxiago).

Lanaldi murrizketako 18 espedienteek 65 langileri eragin zieten, eta kontratu hutsalketako bi espedienteen ondorioz 25 langileren kaleratze kolektiboa gertatu zen.

Joan den maiatzean, lehen sektorean erregulazio espediente bat izapidetu zen (%0,41), eta beste ekoizpen sektoreetan, aurreko hilen antzeko kopuruak mantendu ziren: eraikuntza %15, industria %45 eta zerbitzuak %39.

Azkenik, gaur egun 375 etendura eta murrizketa espediente daude indarrean guztira, eta horien eraginpean 4.181 langile daude. Aurreko hiletan bezala, Arabako Lautadak, Bilbo Handiak eta Donostialdeak dute kokagune txarrena alderdi horretan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902