Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Errefuxiatuen aldeko bizikleta martxa

Igandean 10.00etan hasiko da ibilbidea Zarautzen, ondoren Donostiako ekitaldiekin bat egiteko

2016(e)ko ekainaren 16a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Zarautz- Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ospatuko da ekainaren 20an, eta igandean Donostian elkarretaratzea eta manifestazioa egingo denez, Gipuzkoako Harreraren Aldeko Gizarte erakundeak ekitaldi horiekin bat egingo du eta bizikleta martxak antolatu dituzte zenbait herritatik, ondoren denak Donostian elkartzeko. Horietako bat izango da Zarauztik aterako dena.

Hotz Zarautz plataformak eta Zumaiako Harrera taldeak parte hartuko dute bizikleta martxan eta igandeko ekimen solidario honetan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei.

Zarauzko kiroldegiaren parean elkartuko dira parte-hartzaileak, igandean goizeko 10.00etan, eta 29 kilometroko ibilbidea egingo dute. Hala, Orio, Aginaga, Usurbil, Errekalde eta Añorga zeharkatu ondoren, Donostiara sartuko dira, 12.00etan Donostiako Bulebarrean beste martxekin elkartzeko eta hiri zirkuitoa egiteko. Ondoren, 13.00etan, elkarretaratzea eta manifestazioa egingo dira. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902