Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Orkestra Sinfonikoak hamar urteak ospatuko ditu

Tolosako Arimaz Kamera Oskestrak kontzertu berezi bat eskainiko du bihar gauean Leidor antzokian

2016(e)ko ekainaren 16a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Tolosa- Arimaz Kamera Orkestra Sinfoniko tolosarrak hamarkada bat darama musikarien-harrobi jardunean, eta urteen joan etorri hau ospatzeko bihar 20.30ean 65 musikari Leidor eszenatokira igoko dira. Gehienak Tolosako Musika Eskolako irakasle eta ikasle badira ere, Errenteria Musikalekoen lagun-tza ere edukiko dute.

2006an hasi eta gaur egun arte, Arimaz Orkestrak hari instrumentuei ikasleei talde handi batean parte-hartu aurretik musika praktikatzeko aukera ematen die. Kepa Martinez de Albenizen zuezendaritzapean ikasleen mailarekiko egokiak diren egitarauak antolatzen ditu, aldi berean orkestra batean trebatzeko aukera eskainiz.

Leidor aretoan eskainiko dutena kontzertua berezia izango da, urteurrena ospatzeaz gain, abagunerako aukeratutako egitaraua dakartelako. Myriam Telleria izango da gonbidatutako pianojole bakarlaria. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902