Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Haur minbiziaren aldeko eguna egingo dute Oianguren Institutuan

Bihar Ordiziako herriko plazan elkartuko dira 12.15ean elkartasun egun hauei elkarrekin amaiera emateko

2016(e)ko ekainaren 16a, osteguna - 06:12etan eguneratua

ordizia- Haur minbizia ardatz hartu eta gaiaren inguruko lanketa egiten arituko dira gaur eta bihar Ordiziako Oianguren Institutuan. Gaia hizpide hartuta, hirugarrenez antolatu dituzte elkartasun egun hauek. Hain zuzen ere, egun hauetan, gaiarekiko sentsibilizazioa jasoko dute institutuko ikasle eta irakasleek, baina informazioa jasotzeaz gain, elkarlanean, elkartasunez eta modu kooperatiboan, lehiakortasunik gabe bizitzeko esparrua sortu dute, eta antolatu dituzten hainbat jolas, ekitaldi zein emanaldiren bidez haur minbiziaren inguruko nondik norakoez ikasteko aukera izango dute.

Oianguren Institutukoek aurreko hiru urteetako esperientzia “ oso baikorra” izan dela nabarmendu dute, eta hori ikusita aurten Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea erakundearekin elkarlanean aritu dira elkartasun egun horiek antolatu eta beharrezko informazioa eskuratu ahal izateko.

Elkartasunez jositako bi egun hauei bukaera emateko, bihar, ekainaren 17an, goizeko 12.15etik aurrera Ordiziako herriko plazan bilduko dira ekitaldi nagusi bat egiteko ikasle eta irakasleak, guztiak elkarrekin. Ikastetxeko antolakuntzako kideek ekitaldi horretan parte hartzeko deialdia zabaldu nahi izan dute eta parte hartzera gonbidatu dituzte ordiziar guztiak eta baita interesa duen orok. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902