Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Asier Etxepare Iza Irungo alarde tradizionaleko komandantea

“Urduri egon naiz Alarderako prestakizunen ardurengatik, eta orain daukadan zirrara sentimentala da, gehienbat”

Sei urte egin ditu 40 urteko Asier Etxeparek Irungo Alarde tradizionaleko Infanteriako Laguntzaile karguan. Zaldiz desfilatzea ez zaio beraz arrotz, baina aurten Komandante kargua estreinatuko du Paco Carrillo Jeneral berriaren agindutara

Xabier Sagarzazu - 2016(e)ko ekainaren 16a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Asier Etxepare Iza

Galería Noticia

Asier Etxepare Iza

irun- Santiago kalea du Asier Etxeparek kuttunetan kuttunena. Han bizi izanzuen haurtzaroa, han bizi da, hantxe finkatu du hitzordua elkarrizketa honetarako;eta hantxe egin ere lerro hauek laguntzen dituen argazkia. “Ilusioz eta gogoz” dago Alarde tradizionaleko Komandante berria urteko egun berezi eta ederrenak kargu berrian bizitzeko.

Zein izan da zure Alardeko ibilbidea orain artean?

-Lehenengo aldiz eskopetarekin atera nintzen Santiago nire auzoko konpainian, eta gero erredoblea jotzen ere bai. Ondoren, 2006an, Mikel Agesta kapitainak alferez izendatu ninduen eta 2007tik 2009ra teniente izan nintzen Edorta Uruñuela kapitain zela Santiagon. Gero, bi urte egin nituen Satur Ibargoyen Jeneralaren Infanteriako Laguntzaile modura, eta beste lau, kargu berdinean, iazkora arte, Iñaki Arruabarrena Jeneralarekin.

Nola eta noiz proposatu zizun Paco Carrillok Komandante berria izatea? Zer sentitu zenuen une horretan?

-Carrillo telefonoz deitu nuen bere izendapenarengatik zoriontzeko, aukeratua izan zen egun berean, baina etzuen deia hartu. Geroago, gau hartan bertan, bere bueltako telefono deia jaso nuen eta ¡A sus órdenes, mi General! esanez erantzun nuen. Eta berak jarraian: ¡A sus órdenes, mi Comandante! Sorpresa galanta izan zen, nahiz eta zenbait jendek esana zidan, jeneral aukeratzen bazuten, Pacok estima onean ninduela eta akaso Komandante izatea proposatzea posible zitekeela. Ez zen buruan nerabilen ezer, egia esan. Bertigoa sentitu nuen eta hotzikara haundia, Alardeko Komdandante izateak suposatzen duen ohore eta ardura haundiarengatik.

Urduri zaude ekainaren 29an eta 30ean datorkizunerako?

-Urduritasuna baino gehiago, zirrara berezia daukat gorputzean, San Pedro eguneko Armen Ikuskapena edo San Martzial eguna bera bizitzeko irrikiz. Eta urduritasun puntu bat ere, batez ere, Arrankadaren aurretik, tropa guztia Urdanibia plazan dagoenean, nire dagokidan Kapitainen Deiaren unerako. Baina urduri, oso urduri, azken hilabete guzti hauetan egon naiz gehiago. Alardeko Komandante izateak antolakuntza lanetan ardura berezia du. Dokumentazio asko prestatu behar da, baimenak eskatu Udalari, bolbora eta armen inguruko guztiak Goardia Zibilari... Ez nekien nola moldatuko nintzen.

Agintarien Batzordean egon zara azken urteetan, baina Komandante modura, lan gehiago egokitu zaizu oraingoan. Ba al dakite irundarrek, orokorrean, Alardea antolatzearen atzetik dagoena?

-Jende askok ez luke imajinatuko ere guzti honen atzetik dagoen lan guztia. Baimenak eskatu han eta hemen, txostenak prestatu, paper bat falta dela, xehetasun bat ahaztu dugula, konpainia batek zerbait behar duela... Gertutik ikusi ahal izan dut.Udalari 300 orritik gorako txosten bat eramateko,fotokopiak egitera joan nintzen paperdendara. Hango jabea, Uranzu konpainiako kidea da. Esan nion: “Egidazu guzti honen kopia bat”. Eta berak: “Guzti horrena?”. Etzuen imajinatzen ere hainbesteko lana behar denik.

Zaldi gainean behintzat, sei urteren ondoren, eroso egongo zara?

- Oso gustura. Lehenengo urteetan, Añezkarreko zalditegiko zaldi bat, Homerizenekoa erabili nuen. Hark ez zien ez kanoi ez eskopeten tiroei beldurrik. Umeek jai egunetan erabiltzen dituzten pertsonaia ezagunen puztukiei bai, ostera! Bigarren urtean, arratsaldean Urdanibia plazatik ateratzeko, kapitain bati esan behar izan nion handik oso gertu puztuki pila batekin zebilen saltzaile bati, mesedez, pixka bat aldentzea eskatzeko. Homerrek ez zuen mugitu ere nahi, ikaratuta zegoen. Azken hiru urteetan, nire zaldi propioarekin joan naiz, eta oso gustura.

Denok dakigu Alardearen inguruan eta emakumeak honetan duen parte-hartzearen inguruan dauden tirabiren berri. Zer esango zenieke zuen jarrera ulertzen ez duten gipuzkoarrei?

-Etor daitezela Irunera ekainaren 30ean eta ikus dezatela Alardea, aurreiritzirik gabe. Ikus dezatela jendeak nola bizitzen duen egun hau, eta nola dagoen irundarren gehiengo haundia gure atzetik. Kanpaina hartan esaten zen bezala: Zatoz eta konta ezazu.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txoko bat. Irungo Santiago kalea. Nire kalea, nire auzoa eta nire sentipenen lekua.

Mendi bat. San Martzial, sentimenduz beteriko oso txoko berezia.

Paisaia bat. Pagoetako inguruetakoa edo itsasoa Jaizkibeldik. Beti, zaldi gainean ibiltzen.

Hondartza bat. Ez naiz hondartzazalea, baina Zarautzekoa.

Jai bat. San Martzial eta Alardea bihotzean dauzkat, askok bezala.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902