Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Oikopleura Diodica

Maddalen Iriarte - 2016(e)ko ekainaren 16a, osteguna - 06:11etan eguneratua

emakume eta gizonek eboluzioaren gailurrean geundela pentsatu izan dugu eta pentsatzen dugu oraindik ere. Inor, ezer, gu baino gehiago izan ote daitekeen pentsatzea zaila egiten zaigu. Beste inor, nonbait ba ote dagoen irudikatzen dugu, baina momentuz ebidentzia gutxi eta extralutar berdeak edo ET bezalako buru handi begi urdinak edo aurreskua dan-tzatzera iristen diren baldar xamar batzuk irudikatu ditugu (ETB ikustea besterik ez duzue).

Erlijioek oro har eragin perbertsoa izan dute zen-tzu honetan eta erpinean Jainko oro jakintsu eta oro egilea kokatuta, gainerakoak haren irudi jarri gaituzte.

Baina zientziak, egiara gehien hurbiltzen gaituen jakintzak, gero eta sarriago errepikatzen digu gainerako animalien oso antzekoak garela. Ozpinetako eulia (Drosophilla melanogaster) eta gizakiaren artean uste baino antz handiagoak daude eta esan zigutenean astindu ederra hartu genuen. Orain arte pentsatu izan dugu eboluzionatzearekin batera konplexuago egin garela, geneak gehituz.

Oikopleura Diodica 3 milimetroko animalitxoarekin lanean hasita, Bartzelonako talde batek ikusi du zomorrotxo horrek ez lukeela garunik, bihotzik edo uzkirik izan behar, horretarako generik ez daukalako. Eboluzioan zehar gene horiek galdu egin ditu, baina hala ere gauza da organo horiek izateko. Gizakiok askoz gene gutxiago galdu ditugu eboluzioan: guk gene jakin batzuk derrigorrez behar ditugu bihotza edo garuna edukitzeko. Baina Oikopleurak ez. Beraz, zein dago eboluzioaren gailurrean?

Albalat eta Cañestro biologoak dira geneen galera eboluzioaren motor gisara aztertzen duen artikuluaren egileak, mundu mailan sekulako interesa sortu duen lanarenak. Filosofo estoiko baten esaldiaz hasi dute lana: “Galera, aldaketa baino ez da;eta aldaketa, naturaren plazerra”.

Zientziak ere behar du filosofia, bigarren hau auzitan jartzen ari den garai hauetan. Zer dira bata eta bestea, jakintza eta gauzei esplikazioak emateko modua baino. Oikopleura txikiak sortu dizkidan hausnarketa txikiagoak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902