Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zubiaurrek eta Aizpuruak Ereinen uzta handitu dute

|

2016(e)ko ekainaren 16a, osteguna - 06:13etan eguneratua

Bi egileak, atzo.

Galería Noticia

Bi egileak, atzo.

donostia- Erein argitaletxea uzta oparoa izaten ari da udaberri honetan eta oraingoan, bi liburu berri batu ditu bere bildumara. Lehenengoa, Eneko Aizpuruaren Lehertu da festa nobela beltza, 2016ko Donostian kokatua. Bigarrena, Urt Zubiaurreren Izen gabeko lurrakipuin liburua, istorio ezberdinez osatutakoa baina estiloari eta giroari esker bateratzen dena.

Lehertu da festa eleberriak Mikel Egileor kazetari eta ikerlaria du protagonista, eta Donostia 2016 ekimenaren baitan gertatzen da istorioa. Donostia Europako kultur hiriburutzaren atarian da eta Egileorri hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote. Gainera, Ertzaintza ere atzetik dabilkio gazteari, Europako kultur gertakari handia hondatu eta galarazi nahi duelakoan. “Europaren ideia asko interesatzen zait, beharrezkoa dela iruditzen zait eta, baina askotan umezurtz gelditzen da nire iritziz”, azaldu zuen atzo egileak. Bere ustetan, gogoeta beharrezkoa da, bakoitzak bere egunerokoan pentsatzen du eta.

Bestalde, liburuak duen misterio kutsuari buruz, desagerpena Donostia 2016 hasi baino lehenago gertatuko dela adierazi zuen, “eta horrek festa bera ere arriskuan jarriko du”. Gainera, Aizpuruak azaldu zuenez, Ertzaintzak duen susmoa asko zabalduko da, “eta horrek psikosis egoera bat sortuko du herritarrengan. Lehertu da festa da Aizpuruak Egileor ikertzaileari buruz idatzi duen hirugarren eleberria da, Errauts (2011) eta Herensuge gorriaren urtea (2013) plazaratu ondoren.

Bestalde, Zubiaurrek bere lehen liburua argitaratu du, ipuinak garai ezberdinetan idatzitakoak badira ere, eta horietako batzuekin sari ezberdinak lortu ditu. Izen gabeko lurrak liburuak 18 ipuin ditu, gai anitzez hitz egiten dutenak eta euskalki ezberdinez idatzitakoak. “Hala ere, estilo edo atmosfera berdintsu bat dute, gaien sorrera oso ezberdina bada ere;bat lagun batek bidalitako azgazki batetik abiatu zen, beste bat eskola atarian ikusi nituen bi pertsonen elkarrizketatik, eta beste bat, bizkarreko mina nuen egun batetik”, azaldu zuen idazleak.

Gehienetan paisaiek indar handia dute, “askotan pertsonaiak baino garrantzitsuagoak dira”, egilearen ustetan, traman oso sartuta baitaude. Ipuinen amaierei dagokienez, batzuk “oso borobilak” direla aitortu zuen, baina gehienetan, irakurlea “basoan galduta” utzi du. “Nire galderak daude kontakizunetan eta ez nien erantzun bakarra eman nahi”, azaldu zuen. “Bukaera bat ematen diet, baina ez naiz erabat konforme gelditzen, eta modu batean, ni ere basoan gelduta gelditzen naiz”, onartu zuen Zubiaurrek. - M.E.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902