Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bide segurtasunaren sariak banatu dituzte

Bederatzi eta hamabi urte bitarteko gaztetxoek hartu dute parte aurtengo marrazki lehiaketan

2016(e)ko ekainaren 16a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Saritutako gazteak, atzo, Donostiako udaletxean Eneko Goia alkatearekin, beteak beste.

Galería Noticia

Saritutako gazteak, atzo, Donostiako udaletxean Eneko Goia alkatearekin, beteak beste.

donostia- Bide hezkuntzako sariak jaso zituzten atzo bederatzi eta hamabi urte bitarteko 16 donostiar gaztek. Programa honen bidez bide segurtasunari buruzko ikastaroak eskaintzen ditu Udaltzaingoak hiriko LHko 42 ikastetxetan eta baita DBHko institutu batzuetan ere.

Ikastaroaren baitan lehiaketa antolatzen dute eta gai zehatz batekin erlazionatuta, marrazkiak aurkeztu behar dituzte gaztetxoek. Nire bideagaiari lotuta, Fatiha Rehha, Aimar Domínguez, Ian Alonso eta Kaiet Linacisoro saritu zituzten. Badakit joaten gaia landu zutenen artean Carolina Pérez, Marta Vilar, Paul Emezabal, Martin Villamayor eta Marta Pérezek jaso zuten saria. Goazen bizikletaz gaia landu zuten Danel Otegui, Nora Fuentes, Leire Ikatzategi eta Unai Doradok. Azkenik, Eskarmentua izenburupean saritu zituzten Elaia Alberdi, Ainhoa Díaz, Sabina Martínez etaAlexandra Kushnir.

Bestalde, Eneko Goia alkateak harrera egin zien Finlandia, Polonia eta Alemaniatik Urnietara etorritako Erasmus + KA1 Ikasteko Mugikortasuna programako kideei. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902