Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gabota, dantza odolean 25 urtez

ikasturte amaierako emanaldiarekin eta dokumental baten proiekzioarekin ospatuko du zarauzko ikastegiak bere lehen mende laurdena

Ane Rotetaren erreportajea eta argazkia - 2016(e)ko ekainaren 15a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Mireia Alberdi eta Garbiñe Aizpitarte, Gabotako irakasleak, dantza klasikoko ikasle batzuk atzean dituztela.

Mireia Alberdi eta Garbiñe Aizpitarte, Gabotako irakasleak, dantza klasikoko ikasle batzuk atzean dituztela.

Galería Noticia

Mireia Alberdi eta Garbiñe Aizpitarte, Gabotako irakasleak, dantza klasikoko ikasle batzuk atzean dituztela.

Euskal dantzaren eta balletaren topaleku da Gabota. Ez dago bi dantza estilo horiek horren barruan dituen beste eskolarik Zarautzen, ezta bailaran ere. Gabota zentruak zainetan darama dantza, eta dagoeneko 25 urte bete ditu Zarauzko haur eta gaztetxoei dantzaren oinarrizko ezagutzak irakasten.

Garbiñe Aizpitarte zarauztarrak sortu zuen ikastegia 1991 urtean, eta mende laurdenera iristeak badu ospatzeko arrazoirik. Hala, bi urtetik behin egiten duten ikasturte amaierako emanaldia izango da bihar arratsaldean, 18.30ean Aritzbatalde kiroldegiko frontoian (doan), eta urteurrenaren harira egindako Eskerrik asko izeneko dokumentala aurkeztuko dute asteburu honetan, Modelo aretoan: larunbatean 20.00etan proiektatuko da gonbidapena duten 200 pertsonentzat, eta igandean ordu berean herritar guztiek ikusi ahal izango dute dokumentala. Usua Garin zarauztarrak, Gabotako ikasle izandakoak, egin du 25 minutuko iraupena duen bideoa, eta urte hauetan guztietan eskola babesten aritu diren dantzariak eskertzeko asmoz egin dute ikus-entzunezkoa. Horretaz gain, igandean Garinen beste lan bat ikusteko aukera ere izango da, Rhythm of life izenekoa, hain zuzen.

Biharko emanaldiari dagokionez, 120 ikaslek erakutsiko dute Gabotan ikasitakoa eta euskal dantzak eta balletaz gain, hip-hop estiloan landutakoa ere erakutsiko dute ikasleek. Izan ere, dantzaren oinarria eta teknika Gabotaren abiapuntu da, baina dantza modernoak ere badu bere lekutxoa, zentruko irakasle ba-tzuek estilo hori ere kontrolatzen dutelako.

Dantzaren topaleku

Mireia Alberdi, Olatz Oribe, Goizane Arregi eta Garbiñe Aizpitarte dira egungo irakasleak Gabotan, baina Aizpitartek ekin zion abentura honi 1991ko urtarrilean. “Dantzan eta an-tzerkian ibili nintzen kanpoan urte batzuetan, eta Zarautzera itzultzean ireki nuen zentrua. Hasiera gogorra izan zen, dantzari izatetik irakasle izatera pasatu nintzelako eta bata eta bestea desberdinak direlako”, gogoratzen du Garbiñek. Dena den, 25 urte hauetan “oso gustura” egon dela eta ikastegiak poz handiak eman dizkiola argi uzten du, hori bai, lana “gogor eginda”.

Dantza ikastaroak emateaz gain, zenbait dantzari elkartzeko eta entsegatzeko ere balio izan du Gabotak. “Klaseak emateaz aparte, dan-tzarien topaleku izatea nahi nuen, eta ez dakit lortu dudan, baina zenbaitetan elkartu gara batzuk entsegatzeko eta niretzat satisfakzio handia da hori”, dio Aizpitartek. Eta ezin aipatu gabe utzi Hodei Iriarte dan-tzari zarauztarra. Aurten, artista errebelazioaren saria jaso du, eta Gabotan ikasi ez duen arren, erlazio handia du eskolarekin. “Urtero etor-tzen da udan masterclassak ematera eta hori ere satisfakzio handia da guretzat”, aitortzen du Gabotako sortzaileak.

Gabotatik “ia herri osoa” pasatu dela dio Garbiñek eta bertatik dan-tza profesionalki ikasten ari diren batzuk ere atera dira. “Dantzaren oinarria balletean dago, eta norbaitek gora iritsi nahi baldin badu, lehendabizi oinarria eta teknika ikasi behar da;hau da, balleta. Dena den, askoz gehiagorako ere balio du, bizitzarako baliogarria baita”, dio Aizpitartek amaitzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902