Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aizkorriko bisitan 300 lagunetik gora elkartu dira

Bi urtean behin antolatzen du Beasaingo Mendizale Elkarteak Tomás Salazar Aizkorriko Bira

2016(e)ko ekainaren 15a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Martxan parte hartu zuten batzuk, iturri ondoan.

Martxan parte hartu zuten batzuk, iturri ondoan. (n.g.)

Galería Noticia

Martxan parte hartu zuten batzuk, iturri ondoan.

beasain- “Balorazio oso positiboa egiten dugu”, azaldu dute Tomas Salazar Aizkorriko Biraren antolatzaileek. Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatzen du ibilbidea eta bi urtean behin hitzordua dute mendizaleek Beasainen. Aurtengo edizioa igandean izan zen. Bi aukera zeuden: helduenek Tomas Salazar Aizkorriko Bira egin zuten eta gazteenek, bestalde, Aizkorrira Begira iraupen luzeko mendi martxak. Proba luzea 52 kilometrokoa zen eta parte-hartzaileek Aizkorrira joan-etorria egin behar izan zuten mendizaleek. 149 partaide atera ziren goizeko 6.00etan, eta horietatik hamahiru erretiratu ziren. Beraz, 136 iritsi ziren helmugara. Lehenengo bost mendizaleek 6 ordu eta 24 minutuan egin zuten ibilbidea. Antolatzaileek nabarmendu dute mendi martxa bat dela baina “asko eta asko lasterketarako prestatuak datoz eta beraien erritmo bizkorra jarraitzen dute”.

Bestalde, II. Gazteen bira, Aizkorrira Begira martxan 81 ume (5-14 urte birtekoak) eta 74 helduk egin zuten ibilbidea. Aurten lehenengo aldiz marrazki lehiaketa antolatu dute 7-16 urte bitartekoentzat. 500 marrazki aurkeztu dira lehiaketara. 7-11 urte artekoetan Ariane De Leza, Jon Cortes, Ander Kortaberria, Miren Aldasoro eta Markel Enbil izan ziren irabazle. 12-16 urtekoetan, berriz, Izar Foroni Ruiz de Larrinaga, Ane Salgado eta Naroa Lopetegi. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902